Athletic club
Berdinketa, azken minutuetan
Leire Etxazarra | eitb.eus
Susaetak eta San Josek azken hiru minutuetan egindako bi golek bilbotarren partida txarra konpondu dute.
San Jose eta Susaeta, bigarren gola ospatzen. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Athleticek azken hasperenean berdindu du Levanteren aurkako partida, 88. Minutuan 2 eta 0 galtzen joan ondoren. Levante Ligako azken sailkatuak eta bigarren mailara jaistear dagoen taldeak ondo aprobetxatu ditu bilbotarrek egindako huts ugariak eta jokalarien erritmo falta. Berdinketa honi esker, lehoiek ziurtatu egin dute datorren denboraldian Europan jokatzea.
Valverderen taldea tentsiorik gabe atera da Ciutat de Valencia zelaira eta ez dio etekinik atera Valentzia aldean bizi duten giro nahasiari. Zaleek txistuka hartu dute etxeko taldearen hamaikakoa.
Lehen gola lehen gol-aukera argiaren ondorioz iritsi da. Athleticen atzelariek huts galanta egin dute eta Casadesusek baloia Iraizozen atean sartu du.
Levante eroso aritu da, gauza handirik egin gabe, baina arriskua sortuz, zuri-gorrien hutsei esker. 44. minutuan, bigarren gola egitear izan dira Rossiren jokaldi bikain batean, baina Gorkak erantzun ona eman dio eta baloia urruntzea lortu du. Neurketa atsedenaldira iritsi da, zuri-gorriek aukera argi bakar bat ere ez sortu barik.
Bigarren zatian, Valverderen taldeak ez du hobera egin, eta lehen zatiko irudi berbera eman dute: talde grisa, ideiarik gabekoa, eta hutsak bata bestearen atzetik egiten.
Etxeitaren gola, bere atean
52. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Levantek egindako gola, jokalaria jokoz kanpo zegoela erabakita. Huts egin du.
Apurka-apurka, bilbotarrak aurrera egiten hasi dira eta Viguerak zuri-gorrien ordura arteko aukerarik argiena izan du, baina Mariño atezaina azkar ibili da baloia hankekin urruntzeko.
Athletic hobeto jokatzen aritu da Levantek bigarren gola egin duenean. Bizkaitarrek baloi bat galdu dute leku arriskutsuan eta Etxeitak baloia Iraizozen atean sartu du. 2-0.
Bi gol hiru minututan
Partida galduta zegoela zirudienean, Susaetaren gola iritsi da, 88. minutuan. Eta hiru minutu geroago, 91.ean, San Josek miraria gauzatu du.
Athleticek puntu bat salbatu du, azken hasperenean, azken sailkatuaren etxean. Urrezko puntua, horri esker datorren denboraldian Europan jokatzea ziurtatu dutelako.
Fitxa teknikoa
2 - Levante: Mariño, Pedro López, Medjani, Feddal, Juanfran, Camarasa, Lerma, Morales (Rubén, 79. min), Cuero (Verdú, m.62), Víctor Casadesús (Deyverson, 65. min) eta Rossi.
2- Athletic: Iraizoz, Bóveda, Etxeita, San José, Balenziaga, Iturraspe (Susaeta, 55. min), Beñat, Raúl García, Williams, Viguera (Lekue, 55. min) eta Muniaín (Elustondo, 70. min).
Golak: 1-0, 14. min: Víctor Casadesús. 2-0, 69. min: Etxeitak, bere atean. 2-1, 88. min: Susaeta. 2-2, 90. min: San José.
t="utf-8">Kaixo @EuropaLeague ¿ Gaur gure Stockholm-erako bidearen lehen pausoa eman dugu #UEL #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 24 de abril de 2016
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa