19:29

Athletic club

Lesioa

Sabin Merino lau edo bost asterako baja izango da

Erredakzioa

Athleticek jakinarazi duenez, "II graduko haustura miotendinosoa du, eskuin hankako muskulatura iskiosuralean". Sevillaren aurkako Europa Ligako kanporaketa osorik galduko du.

  • Sabin Merino. Argazkia: EFE

    Sabin Merinok Granadaren aurka min hartuta zelaia utzi zuen unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sabin Merinok min hartu zuen Granadaren aurkako partidan eta baja izango da Sevillaren aurkako Europa Ligako kanporaketarako. Athleticek ez du jakinarazi jokalariak bajan emango duen epea, baina lau edo bost aste berdeguneetatik at egongo da jokalari bizkaitarra.

Athleticeko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, Sabin Merinok  "II graduko haustura miotendinosoa du, eskuin hankako muskulatura iskiosuralean". Klubak honako hau ere gaineratu du: "Bajan pairatu beharko duen epea hurrengo egunetako bilakaeraren araberakoa izango da. Fisioterapia jasotzen ari da eta sendatze prozesuari ekin dio".

Meinok Sevillaren aurkako kanporaketa eta Ligako hiru edo lau partida galduko ditu, gutxienez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena