Athletic club
Lesio larria
Agentziak | Erredakzioa
Athleticeko zentrala zelaitik min hartuta atera zuten eta litekeena da denboraldiari egur esatea.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Aymeric Laporte Athleticeko jokalariak "eskuineko peronean eta orkatilan haustura-lokadura" bai izan du Frantziako eta Eskoziako 21 urtez azpikoen selekzioek Angersen jokatutako partidan, Athleticek aditzera emandakoaren arabera. Lesio mota kontuan hartuta, litekeena da jokalari zuri-gorriak denboraldiari agur esatea.
Athleticek ateratako oharrean esaten dutenez, Laporteri "proba gehiago" egingo dizkiote Bilbora itzuli bezain laster, eta emaitzen arabera lesioaren benetako larritasunaren berri emango dute, osatzeko beharko duen denborarekin batera. Hala ere, denboraldia amaitzeko bi hilabete baino gutxiago falta denez, aurreikuspenen arabera, Laportek nekez jokatuko du aurten berriro Athleticekin.
Zuri-gorria partidako 59. minutuan lesionatu zen, gorputzaren pisu guztiarekin bere eskuineko hankaren gainean jausi ostean, Eskoziako jokalari batekin Frantziako arean izandako jokaldi batean. Laporte zelaitik atera behar izan zuten, min handia zuela adierazten zuen bitartean.
Laporteren mezua
Partida amaitu eta ordu gutxira, eta Angerseko ospitalean lehen azterketa medikua egin ostean, Laportek mezua bidali zuen Instagram bidez, gaztelaniaz eta frantsesez, lesioa larria zela aurreratzeko.
"Lehen probak egin ostean, irudiak ez dira batere onak. Bihar proba gehiago egingo dizkidate eta horien berri emango dizuet. Eskerrik asko ematen ari zareten babesagatik! Handiak zarete!", idatzi zuen jokalariak.
uen jokalariak.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa