Athletic club
Final-laurdenak
Leire Etxazarra | eitb.eus
Athleticek lehen zati bikaina jokatu du eta aurretik jarri da markagailuan. Baina bigarren zatian Bartzelona hobea izan da eta kataluniarrek eskuratu du finaerdietarako txartela (orotara, 5-2).
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athleticek agur esan dio Errege Kopari, Bartzelonaren aurka final-laurdenetan galdu ostean. Kataluniarrak 3-1 gailendu dira Nou Camp zelaian jokatutako itzulerako partidan, San Mameseko joanekoan era 1-2 irabazi ostean.
Athleticek erasora jo du lehen minututik, kanporaketa iraultzeko bi golak lehenbailehen lortzeko asmoarekin. Aritz Adurizek eman du lehen abisua, baina bere jaurtiketa Rakiticek oztopatu du, eta baloia kanpora joan da.
Zuri-gorrien presioak Bartzelona ito du, eta lehoiak maiz eta erraz iritsi dira Ter Stegen atezainaren inguruetara.
Baina Bartzelona talde arriskutsua da beti, eta ezin zaio aukera txiki bat bera ere eman. 9. minutuan kataluniarrek baloia sareetan sartu dute baina epaileak gola baliorik gabe utzi du, Vermaelenek falta egin duela adieraziz.
Handik gutxira iritsi da Athleticen gola. Jokaldia Adurizek hasi du zelai erdian, pasea Williamsi eman dio eta aurrelari gazteak Ter Stegen gainditu du, baloia ate barruan sartuta. Balentria gertuago, zuri-gorrientzat.
Zailena eginda, Athletic bigarren golaren bila joan da, eta aukerak izan ditu; argienak, Erasok eta Susaetak, baina zorterik gabe.
Luis Enriqueren taldea oso deseroso egon da zelaian, eta Neymar izan da arrisku gehien sortu duena, Messik jaurtitako falta batekin batera.
Bartzelonaren erreakzioa
Gauzak gotik behera aldatu dira bigarren zatian, eta bizkaitarren kalterako.
Bartzelonak lehen zatian egin ez duena lortu du, baloiaren jabetza izatea, eta kataluniarrak ia geldiezinak dira baloia hanketan edukitzea lortzen dutenean.
Gauzak horreka, Luis Suarezek banakoa egin du 53. minutuan, Balenziagak area txikian irrist egin duela aprobetxatuta. Kataluniarrek erraz jokatu dute, baina Athleticek ez du amore eman eta Sabin Merinok zenbait aukera izan ditu, bgarren zatian zelairatu ostean.
Baina Bartzelona behin eta berriro iritsi da Herrerinen inguruetara eta Piquek 81. minutuan eta Neymarrek luzapenean 3 eta 1ekoa jarri dute markagailuan. Ondorioz, Athleticek agur esan dio Errege kopari; hori bai, itxura ona emanda.
Fitxa teknikoa:
3 - Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Piqué, Vermaelen (Busquets, 69. min), Mathieu; Mascherano, S.Roberto, Rakitic; Neymar, Suárez et Messi.
1 - Athletic: Herrerín; Lekue, Laporte, Bóveda, Balenziaga; San José, Mikel Riko (Sabin Merino, 57. min); Susaeta (Beñat, 57. min), Eraso (Muniain, 73. min), Williams; eta Aduriz.
Golak: 0-1, 12. min: Williams. 1-1, 53. min: Suárez. 2-1, 81. min: Piqué. 3-1, 91. min: Neymar.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa