20:27

Athletic club

2-0

Gameirok eta epailearen erabaki txarrek Athleticen porrota eragin dute

A.B.

Zuri-gorriek 2-0 galdu dute Sevillaren aurka. Gurpegik egindako huts baten ondorioz etorri da 1-0ekoa eta epaileak asmatutako penalti baten ondorioz, bigarrena. Gameirok sartu ditu bi golak.

  • Sevilla-Athletic. Argazkia: EFE

    Sevilla-Athletic. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 2-0 galdu du Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen. Zuri-gorriek aurkariak baino hobeto jokatu dute, baina Gurpegiren huts batek eta epaileak asmatutako penalti batek, garaipena eman diote Sevillari.

Lehen minututik Athletic nagusi izan da. Laugarren minutuan etorri da zuri-gorrien lehen abagunea, baina Raul Garciaren errematea kanpora joan da, defentsa baten jo ostean. Jarraian, Sergio Rico atezainak gola eragotzi du San Joseren erremateari erantzun bikaina emanda. Seigarren minutuan, Lekueren jaurtiketa kanpora joan da, langa jo ostean. Sevilla ezinean ibili da, baina 25. minutuan gola sartu du Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak. Gurpegik huts egin eta zulo handia utzi du Athleticeko defentsako lerroan; Vitolok zuloa ikusi, Gameirori pasea eman eta honek ez du kale egin Iraizozen aurrean (1-0).

Gola jaso ostean, dena txarto atera zaio Athletici. Raul Garciak min hartu du, eta ezin izan du jokatzen jarraitu; Erasok ordezkatu du. Athleticeko zerbitzu medikuek jakitera eman dutenez, Raul Garciak "zartadura du ezker belaunean, medial aldean eragina duena". Atsedenaldira iritsi baino lehen, Adurizek berdinketa sartzeko abagunea izan du, baina ez du asmatu Sergio Ricoren aurrean.

Bigarren zatia parekatua izan da. Bi taldeetako bat ere ez da nagusi izan eta epaileak hartutako erabaki batek guztiz apurtu du lehia. 58. minutuan Krychowiakek bere burua lurrera bota du area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Gameirok jaurti du epaileak asmatutako penaltia eta 2-0ekoa sartu du.

Partidako azken 20 minutuetan Athletic golaren bila joan da, baina Sergio Ricoren geldituek eta punteria faltak, zuri-gorriek golik ez lortzea eragin dute. Gainera, 77. minutuan, epaileak ez du Athleticen aldeko penalti argi bat adierazi; Konoplyankak bultz egin dio Adurizi area barruan, baina epaileak ez du ikusi nahi izan. Amaieran, Sevillarentzat garaipena (2-0).

Fitxa teknikoa:

2 - Sevilla FC: Sergio Rico; Coke, Carriço, Kolodziejczak, Tremoulinas; Krychowiak, Cristoforo (Iborra, 88. min); Vitolo, Ever Banega (Konoplyanka, 70. min), Krohn-Dehli; eta Gameiro (Llorente, 83. min).

0 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams (Sabin Merino, 85. min), Raul Garcia (Eraso, 31. min), Lekue (Muniain, 59. min); eta Aduriz.

Golk: 1-0, 24. min: Gameiro. 2-0, 59. min: Gameiro, penaltiz.

Epailea: Eduardo Prieto Iglesias.

as.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena