Athletic club
San Mames Barria
agentziak | erredakzioa
Elkarteak kapitala handitzera bideratuko duen diruaren erdia baino gehiago izango da, guztira 3,7 milioi euro jarriko baitituzte.
San Mames Barria. Argazkia: EiTB
Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro gehiago bideratuko ditu San Mames Barrira, kapitala handitzeko prozesuan diru kopuru horixe jarrita. Hala, Administrazioaren parte-hartzea % 23,54ra iritsiko da San Mames Barria elkartean.
Kapital handitzea 3,7 milioi eurokoa izango da, eta Jaurlaritzak onartu duen diru partidarekin, erdia baino gehiago Administrazio publikoak jarriko du.
Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak, BBK-k eta Athleticek osatzen dute San Mames Barria elkartea; egun 173,5 milioi euroko kapitala du, eta Jaurlaritzarena da % 22,77a.
Kapitala handitzeko akordioaren ostean, Jaurlaritzaren parte-hartzea % 23,54ra iritsiko da.
ra iritsiko da.Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa