Athletic club
Porrota Leganesen
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrek hobera egin dute bigarren zatian eta gola egiteko aukerak izan dituzte, baina zorterik gabe.
Guarrotxenak berdinketa egiteko aukera izan du. Argazkia: EiTB.
Borja Lazarok 30. minutuan egindako golak punturik gabe utzi du Bilbao Athletic Leganesen. Madrildarrek neurketarik galdu gabe jarraitzen dute euren etxean.
Lehoikumeek berdinketa lortzeko zenbait aukera izan dituzte, baina gola egiteko arazo nabarmenekin jarraitzen dute, eta esku hutsik itzuli dira Bilbora.
Zigandaren taldeak puntu bakarra lortu du San Mamesetik kanpo jokatutako zortzi norgehiagoketan.
Bilbao Athletici kosta egin zaio erritmoa hartzea eta Leganesek izan du partidaren kontrola.
30. minutuan, madrildarrek erasoan egindako ahaleginei etekina atera diete Borjak egindako burukada baten bidez.
Bigarren zatian, bizkaitarrek hobetu egin dute eta aukerak sortu dituzte, baina golik egin gabe.
Fitxa teknikoa:
1 - Leganes: Serantes; Víctor Díaz, Mantovani, Albizua, Luis Ruiz; Gabriel, Sastre; Omar Ramos (Paco Candela, 71. min), Toni Dovale (Rubén Peña, 62. min), Szymanowski (Miramón) eta Borja Lázaro.
0 - Bilbao Athletic: Alex Remiro; Exteberria, Yeray Álvarez, Oscar Gil, Unai Bilbao (Santamaría, 46. min), Iriondo; Unai López, Mikel Vesga, Undabarrena (Olaetxea, 81. min); Guarrotxena; eta Villalibre (Iturraspe, 72. min).
Golak: 1-0: 30. min Borja Lázaro.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa