15:51

Athletic club

Lesioa gainditu du

Iturraspek zail ikusten du hasierako hamaikakora itzultzea

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko erdialariak argi du "lehiakortasun eta maila handia" dagoela. "Beñat bere momentu onenean dago, eta San Jose ere oso ondo jokatzen ari da", gaineratu du.

  • Ander Iturraspe. Argazkia: EFE

    Ander Iturraspe, iragan denboraldiko Shakhtarren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ander Iturraspe Athleticeko erdilariak prentsaurrekoa eman du astearte honetan Lezaman. Athletic entrenamenduetara itzuli da Granadaren aurkako partida prestatzen hasteko eta Abadiñokoa deialdian sar liteke, duela hilabete t'erdi jasandako lesioa gainditu ostean.

Iturraspek "lehiakortasuna eta maila handia" ikusten du taldekideen artean eta argi du zail izango duela hasierako hamaikakora itzultzea. "Beñat bere kirol ibilbideko unerik onenean dago, eta San Jose ere oso ondo jokatzen ari da. Ondorioz, zaila izango da hasierako hamaikakora itzultzea. Taldekideak ikusten ditudanean, maila handia dutela ikusten dut. Lesioa gaindituta dago, baina ea oraingoan dena ondo doan. Itzuli itzultzen zara, eta gogo askorekin, baina gutxien uste duzunean, pum! berriro lesioa", esan du aurten izan dituen lesioak gogoratuz.

Aleticeko erdilariaren azken lesioa urriaren 1ean etorri zen, talde zuri-gorriak AZ Alkmaarren Europa Ligako partida jokatu zuenean. Athleticek 2-1eko emaitzarekin galdu zuen. "Aldatu nindutenean haserre atera nintzen zelaitik. Ez nintzen aldaketagatik haserretu, emaitzagatik baino. Minutu batzuk jokatzea pentsatuta neukan eta 62 minutu jokatu nituen. Haserrea, ordea, emaitzagatik izan zen, galtzen ari ginelako. Abagune asko izan genituen eta ezin nuen galtzen gindoazela sinetsi", adierazi du jokalari bizkaitarrak.

"Jokatzeko prest eta ondo aurkitzen naiz", esan du Iturraspek eta min hartuta dagoen Muniainek errekuperazio saioetan izan duen jarrera goraipatu du: Muniain denbora luzeko lesio batetik dator, eta orain berriro beste lesio txiki bat izan du. Egoera gogorra izaten ari da berarentzat, baina bere jarrera harrigarria izan da denbora luze honetan. Oso baikorra izaten ari da", azpimarratu du Iturraspek.

Igandean Granadaren aurka jokatuko duten partidari buruz ere mintzatu da Abadiñokoa: "Granada talde ona da, eta aurrealdean jokalari arriskutsuak ditu. Agian, oraindik talde moduan ez daude kohesionatuta. Etxean ez dabiltza oso ondo eta horretaz baliatzen saiatuko gara".

saiatuko gara".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena