Athletic club
Sendatuta
Erredakzioa | Angentziak
Normaltasunez egin dute gaurko entrenamendua, beraz, hurrengo jardunaldian jokatzeko prest izango dira.
Iker Muniain, lesio egunean
Athletic taldeko Ander Iturraspe eta Iker Muniain jokalariek normaltasunez egin dute gaur Lezamako lan saioa, beraz, kontuan izanda hurrengo partida hemendik hamaika egunera dela, biak prest izango dira jokatzeko.
Ernesto Valverderen eskuetan dago orain hamaikakoan sartzea ala ez, edo minutu batzuk ematea erritmoa hartu dezaten.
Iturraspe urriaren 4an lesionatu zen Valentziaren kontrako neurketan (gainkarga muskularra). Muniainek, ordea, lesio larria izan zuen belaunean; apiriletik dago lesionatuta nafarra, iazko denboraldiko Sevillaren kontrako partidatik hain zuzen ere.
Entrenamenduak, larunbatera arte
Talde zuri-gorriak Lezaman entrenatuko du larunbatera arte goizeko 10:30ean. Ondoren, bi atseden egun izango ditu igandean eta astelehenean. Asteartean Granadaren aurkako partida prestatzen hasiko dira (igandean, 18:15ean).
ean, 18:15ean).Hurrengo zuzenekoak
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa