21:42

Athletic club

San Mamesen

Bilbao Athletic berdinketan geratu da Huescaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Zurigorri gazteak ezinean dabiltza, eta irudi txarrik eman ez duten arren, sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen dute.

  • Guarrotxena, partida bukatuta.

    Guarrotxena, partida bukatuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Athleticek berdinketa lortu du Huescaren aurka San Mamesen (0-0). Bi taldeak bolada ezberdinetan murgilduta heldu dira partidara, eta puntu banaketa sinatu dute. Emaitza ez da ona zurigorrientzat, eta sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen dute.

Zurigorriak Almeriaren zain geratu dira. Mallorcan punturik lortzen badu, azkeneko postuan geratuko da Bilbao Athletic, 10. jardunaldian.

Beste behin, zurigorriek ez dute emaitza on bat lortu San Mamesen. Ez dute irudi txarrik eskaini, eta behintzat oraingoan aurkari saiatua izan dute aurrean. Luis Garcia Tevenetek entrenatutako taldeak, izan ere, oraindik ez du etxetik kanpo galdu.

Cuco Zigandak entrenatutako taldeak, 9.000 zaleren aurrean, Saboritek zutoinera bidali duenean izan du aukerrik onena, lehenengo zatian. Kataluniakoak lesionatuta utzi du zelaia, atsedelandia baino lehen. Lehenago, Unai Lopez saiatu da boleaz, aukera on batean.

Atean, Remirok bi aldiz jarraian salbatu du taldea, Machis eta Mainzen aurrean.

Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Athletic intentsitate eta erritmo handiagoz zelairatu da, baina itzali da gero, Huesca animatu den heinean. Hala ere ez dute golik sartu.

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Athletic: Remiro; Etxebarria (Gorka Iturraspe, 83. min), Yeray, Gil, Saborit (Iriondo, 45. min); Undabarrena, Vesga; Guarrotxena, Unai Lopez, Seguín; y Santamaría (Villalibre, 60. min).

Huesca: Leo Franco; Iñigo Ros, Iñigo Lopez, Carlos David, Morillas; Fran Merida (Bambock, 63. min), Manolo; Tyronne (Luis Fernandez, 69. min), Camacho, Machis; eta Mainz (Samu Saiz, 81. min).

Saiz, 81. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena