20:19

Athletic club

2-1, Nasticen aurka

Beste porrot bat Bilbao Athleticentzat

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak 2-1 galdu du Nasticen aurka. Guarrotxenak penalti bat huts egin du. Zigandak zuzentzen duen taldeak etxetik kanpo garaipenik lortu gabe jarraitzen du.

  • Nastic-Bilbao Athletic. Argazkia: EiTB

    Guarrotxenak penalt huts egiten duen unea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Athleticek 2-1 galdu du Nasticen aurka Tarragonako Nou Estadin. Porrot honekin, Zigandak zuzentzen duen taldeak Adelante Ligako azken postuan jarraituko du beste aste batez. Zuri-gorriek ez dute garaipenik lortu etxetik kanpo jokatutako partidetan.

Norgehiagoka hasi bezain laster, hirugarren minutuan, Bilbao Athleticen aldeko penaltia adierazi du epaileak. Guarrotxenak jaurti eta Nasticeko atezainak baloia desbideratzea lortu du. Ordutik aurrera partida oso irekia izan da, eta bi taldeek gola sartzeko abaguneak izan dituzte. Partidako 29. minutuan, ordea, Gimnasticen gola etorri da. Jordik area kanpotik jaurtiketa bikaina egin eta gol ikusgarria sartu du (1-0).

Bigarren zatiaren hasieran, Bilbao Athletic nagusi izan da, eta 48. minutuan, Guarrotxenak banakoa (1-1) ezarri du markagailuan. Nasticeko defentsa eta atezaina ez dira elkar ulertu, Guarrotxenak aldaratzea jaso eta baloia sare barrura bultzatu du.

Zuri-gorrien golaren ostean, parekotasuna nagusitu da berriro, baina 64. minutuan, Nasticek 2-1ekoa egin du. Jean Lucek Saboriti izkin egin, lurrean utzi eta gola sartu du.

Partidako azken txanpan, Bilbao Athleticek berdinketaren bila jo du, baina ez du aurkariaren atea zulatzea lortu. Berdinketa lortzeko abagune ona izan dute zuri-gorriek 69. minutuan, baina Santamariaren jaurtiketak zutoina jo du. Horrenbestez, garaipenak ez dio ihes egin etxeko taldeari eta Bilbao Athleticek beste porrot bat jaso du.

Fitxa teknikoa:

2. Gimnastic: Reina; Jordi Calavera, Iago Bouzon, Pablo Mari, Mossa; Xavi Molina, Sergio Tejera (Gal Arel, 73. min), Rocha; Rayco (Jean Luc, 58. min), Naranjo (Xisco Muñoz, 77. min) eta Alex Lopez.

1. Bilbao Athletic: Felipe; Iru, Gil, Saborit, Iriondo; Undabarrena (Iturraspe, 73. min), Vesga; Guarrotxena, Unai Lopez, Cordoba (Seguin, 78. min); eta Santamaria (Villalibre, 73. min).

Golak: 1-0, 29. min: Jordi Calavera. 1-1, 47. min: Guarrotxena. 2-1, 63. min: Jean Luc.

Epailea: Lopez Amaya.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena