15:15

Athletic club

Adelante Liga

Lehen puntuak eskuratu ditu Bilbao Athleticek, Mallorcaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Markagailua irauli dute zurrigorriek (3-1), eta lehen bi jardunaldietako itxura onak sarituak izan dituzte.

  • Seguin eta Villalibre, gol bat ospatzen / EITB.

    Seguin eta Villalibre, gol bat ospatzen / EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Athleticek Mallorcari irabazi dio San Mamesen, 4. minututik galduta zuen partidari buelta emanda. Gorka Santamariak, Aitor Seguinek eta Asier Villalibrek egin dituzte zurigorrien garaipenaren golak.

Rolando Bianchik egin du Mallorcaren gola, partida hasi eta berehala, defentsaren akats larri baten ostean. Hala ere, Bilbao Athleticek lehen bi jardunaldietan erakutsitako irudi ona konfirmatu du.

28. minutuan, Santamariak partida berdindu du, lehen taldearekin dabilen Lekueren jokaldi on baten ostean.

Bigarren zatian etorri dira garaipena, Mallorcak hobeto hasi duen arren. Villalibreren pase bikain bat aprobetxatuta, bigarrena egin du Seguinek, eta epaileak Bianchi kanporatu ostean, Villalibrek zurigorrien hirugarrena egin du, kontraerasoan.

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Athletic: Remiro; Lekue, Yeray, Gil, Iriondo; Vesga, Undabarrena (Saborit, 87. min); Unai López, Iturraspe (Guarrotxena, 59. min), Seguin; eta Santamaria (Villalibre, 68. min).

Mallorca: Cabrero; Campabadal, Aveldaño, Kassim (Moutinho, 76. min), Joan Oriol; Pereira, Hector Yuste, Ros (Damia), Arana (Coro, 46. min); Brandon eta Bianchi.

Golak: 0-1, 4. min: Bianchi. 1-1, 28. min: Santamaria. 2-1, 73. min: Seguin. 3-1, min.93: Villalibre.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena