Athletic club
Fitxaketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erdilariak kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin. Aurkezpena 17:00etan egingo dute, Ibaiganen, eta etete-klausula 40 milioi eurokoa izango da.
Albisteak (1)
Raul Garcia jokalari nafarrak Athleticen jokatuko du datozen lau denboraldietan, Bilboko taldeak eta Atletico Madrilek erdietsitako akordioari esker, Ibaiganeko taldeak igandean ohar bidez baieztatu duenez.
Athleticek gaur arratsaldean, 17:00etan, aurkeztuko du Raul Garcia; izan ere, nafarrak kontratua sinatu du eguerdian, eta 2019ko ekainaren 30era arte izango da talde zuri-gorrian. Etete-klausula 40 milioi eurokoa izango da.
Raúl Garcíak 2019arte sinatu du, bere desegite klausula 40 milioi eurotakoa izango da #raulgarcia22ongietorri pic.twitter.com/vmBA9qiGys
— Athletic Club (@athletic_eus) agosto 31, 2015
Erdilaria Atletico Madriletik heldu da eta osasun-azterketa eguerdian egin diote Lezaman. Bertatik, Ibaiganera Joan da, kontratu berria sinatzeko, Josu Urrutia Athleticeko presidentearekin batera.
Kamisetan 22 zenbakia izango du Raul Garciak, eta arratsaldean bertan aurkeztuko dute Ibaiganen, 17:00etatik aurrera, komunikabideen aurrean.
Bihar, 13:00etan, Madrilgo komunikabideen aurrean azaldu da jokalaria, Vicente Calderon futbol-zelaian. Atletico Madrileko zaleak agurtuko ditu prentsaurreko horretan. Azken urteetan, Raul Garciak 329 partida ofizial jokatu ditu, Europa Liga 2010ean eta 2012an irabazi du, Europako Superkopa ere 2010 eta 2012an, Errege Kopa 2013an, 2014ko Liga eta 2014ko Espainiako Superkopa.
iako Superkopa.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa