13:44

Athletic club

Holandan ari da

Tommy Oar, Athleticen jokatu nahi zuen australiarra

L.E. | eitb.eus

23 urteko gazteak Euskal Herrian jaiotako aitona-amonak dauzka, baina hori ez da nahikoa izan bere ametsa gauzatu eta talde zuri-gorrian jokatu ahal izateko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tommy Oarri ihes egin dio Athleticen jokatzeko ametsak. 23 urteko jokalaria Australiako promesa nagusienetako bat da, eta Munduko Txapelketa batean ere jokatu du.

Oarrek Brisbane Roar taldean eman zituen lehen urratsak, eta laster nabarmendu zen gainerako taldekideen artetik. Hori horrela, 18 urterekin Utrecht talde herbehereetarrak fitxatu zuen. Bi denboraldi eman zituen han, eta lekua egin zuen hasierako hamaikakoan; oinarrizko jokalaria da talde horretan.

Guztira, bost urte egin ditu Herbehereetako Ligan, eta bere burua Athletici eskaintzeko erabakia hartu du orain. Aitaren gurasoak Euskal Herrian jaiotakoak direla kontuan hartuta, talde zuri-gorrian jokatzeko ametsa gauzatzeko garaia zela erabaki zuen.

Jokalariaren ordezkariak, baina, ezin izan du fitxaketa nahi bezala bideratu, Athleticek uko egin baitio Oar fitxatzeari, klubaren filosofiaren kontra doala argudiatuta: jokalaria ez da Euskal Herrian jaio, eta futbolari moduan ez da Euskal Herrian hazi.

“Aste batzuetan Athleticen jokatzeko itxaropena nuen, baina, zoritxarrez, ez da ondo atera, klubaren filosofiagatik”, esan du Oarrek. “Atsegabetuta nago, ez dudalako lortu (…) Urrats perfektua zen, talde izugarria eta handia da, baina ezinezkoa izan da”. Athletic baztertuta, orain litekeena da Oar Ajax taldeak fitxatzea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena