Athletic club
SUPERKOPAKO TXAPELDUN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Entrenatzaile zuri-gorriak pozarren hartu du titulua, eta txapelketak berezko garrantzi handirik ez badu ere, aurkariaren mailak garaipena handia egiten duela nabarmendu du.
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Athleticek Superkopa eskuratu ondoren, zuri-gorrien entrenatzaileak, Ernesto Valverdek, pozez zoratzen hartu du garaipena; izan ere, astelehen honetan erdietsitako lorpenak 31 urteko lanaren fruitua jasotzea ekarri du, eta, horren hitzetan, "denbora asko generaman honen atzetik".
"Txapelketa honek berez garrantzi handirik ez badu ere, aurkariaren mailak handia egiten du garaipena", esan du entrenatzaile zuri-gorriak, eta berau lortu ahal izateko borrokatu diren belaunaldi guztietako zale eta jokalariei eskaini die.
Valverdek taldearen lana goraipatu du, jokalarien izaera bereziki. ?Beste talde batzuen kalitatea ez dugun arren, beste gauza batzuk ditugu, batasunak bultzatzen gaitu, eta, beraz, gainerako taldeek ez duten zerbait dugu guk?, azaldu du entrenatzaileak.
Bukatzeko, Ernesto Valverdek garaipenaren garrantzia azpimarratu du, eta kalera irtetera eta titulua ospatzera gonbidatu ditu zale eta jokalariak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa