Athletic club
Europa Liga
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Zuri-gorria gustora sentitzen da, fisikoki gero eta hobeto dago, eta dena emateko prest agertu da.
Xabier Etxeita, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE
Athleticeko jokalaria den Xabi Etxeitak adierazi duenez, jakin badakite Europa Ligako lehen kanporaketan faborito direla, hala ere, ezin direla inolaz ere fidatu ziurtatu du futbolariak. Oraindik erabakitzeke dago Hafnarfjordurren edo Inter Bakuren aurka jokatuko ote duten.
?Gure jokatzeko era horrelakoa da, bizia, eta horrela ez badugu jarraitzen asko sufritzea tokatuko zaigu. Beraz, aurrera egin ahal izateko, ahalik eta gehien heltzen saiatu behar gara?, adierazi du zornotzarrak Lezaman egindako entrenamenduaren ondoren.
Zuri-gorriaren hitzetan, ?denboraldi-aurrean gaude orain, eta egunotan jokatzen ari garen partidak probak besterik ez dira, erritmoa hartzen joateko probak, alegia?.
Bestalde, futbolaria ?gustura? sentitzen da, fisikoki gero eta hobeto dagoela esan du, eta dena emateko prest agertu da. ?Gainerakoa entrenatzailearen eskuetan dago?, adieraziz.
Etxeita: "Taldea geroz eta hobeago ikusten dut, fisikoa bere puntuan jartzen, hau da garrantzitsuena lehen lehiaketa partidarako " #athlive
? Athletic Club (@athletic_eus) julio 21, 2015
Etxeita: " Fisikoaren aldetik piska bat hobe gabiltza denboraldi-aurrea lehenago hasi dugunok, baina ..." (1/2) #athlive
? Athletic Club (@athletic_eus) julio 21, 2015
Etxeita: " ...besteek ere izango dute prestatzeko denbora. Momentua iristen denean, entrenatzaileak erabakiko du" (2/2) #Athletic
? Athletic Club (@athletic_eus) julio 21, 2015
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa