Athletic club
Lagunartekoa
Agentziak | Erredakzioa
Lagunartekoa nahiko berdindua izan da. Guillermok eta Mamaevek egin dituzte golak. Ernesto Valverdek hamaikako bana atera du zati bakoitzean.
Albisteak (3)
Athleticek berdinketa lortu du Krasnodarren aurkako lagunartekoan (1-1), Bischofshofenen, Austriako lehenengo azterketan. Guillermok eta Mamaevek egin dituzte golak.
Ernesto Valverdek talde ezberdinak zelairatu ditu bi zatietan, hau da, 22 jokalari guztira. Krasnodar, hirugarrena Errusiako Ligan, hobeto dabil erritmoz, hamar egun barru lehiaketa hasiko baitu.
Lehenengo zatia berdinduta joan da, eta bigarrenean Guillermok zuri-gorriak aurretik jarri ditu, buruz Unai Lopezek jaurtitako korner batean.
Pavel Mamaevek kontraerasoan berdindu du, eta gero, epaileak jokoz kanpo egoteagatik gol bat baliogabetu dio Oscar de Marcosi. Iago Herreninek errusiarren garaipena saihestu du azkenean.
Kepa Arrizabalaga, Iker Guarrotxena, Jon Aurtenetxe eta Borja Viguera deialditik kanpo geratu dira.
FITXA TEKNIKOA
Athletic: Iraizoz; Bóveda, Elustondo, Saborit, Balenziaga; Beñat, Iturraspe; Susaeta, Aketxe, Ibai; eta Aduriz. Bigarren zatian: Herrerín; De Marcos, Gurpegui, Etxeita, Bustinza; Morán, Unai López; Williams, Eraso, Guillermo; eta Sola.
Krasnodar: Dykan; Jerzejczyk, Granqvist, Sigurdsson, Petrov; Akhmedov (Batyutin, 67. min), Mamaev, Pereyra (Gazinski, 46. min), Laborde (Wanderson, 54. min); Smolov y Ari.
Golak: 1-0, 48. min: Guillermo. 1-1, 70. min: Mamaev.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa