Athletic club
Athleticeko jokalari berriak
Erredakzioa
Josu Urrutia presidenteak Gorka Elustondo, Eneko Boveda eta Javier Eraso jokalari berriak aurkeztu ditu.
Albisteak (3)
Athleticek azken asteotan egin dituen hiru fitxaketa berriak aurkeztu ditu gaur goizean: Gorka Elustondo, Eneko Boveda eta Javier Eraso. Elustondok 2017ko ekainaren 30era arte sinatu du, eta 2018ko ekainaren 30era arte sinatu dute Bovedak eta Erasok. "Hiru fitxaketa hauekin hobera egingo du taldeak", adierazi du Josu Urrutia presidenteak.
Urrutia: "Elustondo, lehenengo mailan denbora daraman jokalaria da, balio anitzeko jokalaria da" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) julio 1, 2015
Urrutia: "Eneko Bóbeda eta @j8eraso aspaldiko ezagunak dira guretzat. Lezamatik kanpo aurreratu dutela uste dute Lezamako teknikariek"
— Athletic Club (@athletic_eus) julio 1, 2015
Elustondo: "Athletic bezalako talde batetara iristea ohore bat da niretzat"
— Athletic Club (@athletic_eus) julio 1, 2015
Elustondo "Taldearen kalitatea eta lehiakortasunaz jakitun naiz. Batzera nator: lana, lehia eta ilusioa" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) julio 1, 2015
Bóveda "Denboraldiro jartzen naizen helburu txiki hori betetzea lortu dut, azkenean hasieran baino hobea izatea" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) julio 1, 2015
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa