11:50

Athletic club

Hurrengo denboraldirako

Athleticek elastiko berria aurkeztu du

Erredakzioa | Agentziak

Kamiseta berri honek Niken azken berrikuntzak dakartza bai errendimendurako, ehun-teknologia, hezetasunaren erregulazioa, eta ingurumen iraunkortasuna'.

  • Argazkia: Athletic Club

    Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albisteak (1)

Athleticek webean aurkeztu du bere elastiko berria datorren denboraldirako:

'Nike Footballek Athletic Clubentzat elastiko berri eta erakargarri bat diseinatu du, gure nortasun berezia eta gure historia islatzen dituena. Diseinu berri bat ohikoak diren marra zurigorrietan aldaketa erakargarriarekin. Goi errendimendurako jantzi berritzaileak gure klubaren historiaren parera daudenak. Uztailaren 2an Athletic Cluben denda ofizialetan, www.athletic-club.eus web orrialdean eta 902 540 900 telefono zenbakian salgai egongo da.

Elastikoaren diseinuari buruz, lepotik tolesdura-arte dituen marra zurigorriak aipatu behar dira, aurten bost izango dira eta zabaleran eta ikusgarritasunean irabazten dute. Omoplatoetan eta besoetan kolore gorria bereizten da gorputzeko atal horiek nabarmenduz, zelai barnean irudi boteretsu eta errespetagarria emanez. Kamisetak lepo beltz bat erakusten du, poloen bezalakoa, ezkutuak dauden botoiekin.

Lepoaren ertzaren inguruan marra fin gorri bat ikus dezakegu, behealdean guztiz gorria delarik. Lepoaren atzealdean ikurrina txiki bat dagoelarik. Klubaren ezaugarri harro bat ordezkatzeaz gain, kamiseta berri honek Niken azken berrikuntzak dakartza bai errendimendurako, ehun-teknologia, hezetasunaren erregulazioa, eta ingurumen iraunkortasuna'.

t="utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena