Athletic club
2019 arte
Leire Etxazarra | eitb.eus
Klubak 50 milioi euroko etete klausula jarri dio. Atzelari zuri-gorriak 21 urte ditu eta 2009an iritsi zen talde bilbotarrera. 2012tik lehen taldeko jokalaria da.
Aymeric Laporte eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic-club.eus
Aymeric Laportek 2019ko ekainaren 30a arte luzatu du Athleticekin duen kontratua. Akordioa sinatuta, Ernesto Valverderen sisteman oinarrizkoa den jokalaria lotzea lortu du talde zuri-gorriak.
Laportek 21 urte bete berri ditu maiatzean eta 2018 ekainera arte zeukan kontratua, 42 milioi euroko tete klausularekin. Etete klausula hori 50 milioi eurora igo diote.
Atzelariaren inguruan zurrumurru ugari izan da, Bartzelona eta Europako beste talde handi batzuek jokalaria kontratatzeko zuten ustezko asmoek bultzatuta.
Aymeric @Laporte-k kontratua 2019ko ekainaren 30era arte luzatu du. Deuseztapen klausula 50 milioi euro. pic.twitter.com/Imt3LsYknh
— Athletic Club (@athletic_eus) junio 5, 2015
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa