Athletic club
Komunikatu ofiziala
Erredakzioa
Bazkide batzuk identifikatu dira Kopako Finalerako esleitu ziren sarrerak birsaltzen saiatzeagatik. Administrazioak diru zigorrak ezarri ditzake, 1.202,03 eta 30.050,61 euro bitartekoak.
Kopako sarrera. Argazkia: EiTB
ATHLETICEN KOMUNIKATU OFIZIALA:
"Bazkide batzuk identifikatu dira Athletic Club eta FC Bartzelonaren arteko Kopako Finalerako esleitu ziren sarrerak birsaltzen saiatzeagatik.
Saiakerak kasu bakoitzaren araberakoak izan dira, hau da, bazkidearen beraren bitartez edo bitarteko baten bitartez , salmenta zuzenean iragarriz edo doako lagapena beste objektu batzuen truke. Gertaerak Athletic Clubeko Diziplina Batzordearen esku ipini dira, bazkideei dagokien zehapen-espedientea ireki ahal izateko, Athletic Clubek etorkizunean egin ditzakeen sarrera-zozketetan hiru urteko gaitasungabetzea kontuan hartu barik, sarreren salmentarako gure erakundeak iragarri eta bazkideek espresuki onartu zituzten Erabilera Baldintzak, Zozketaren Oinarriak eta Terminoak eta Baldintzak urratuak izan baitira.
Aldi berean, Klubak berak har ditzakeen neurriak baino haratago, gogoratu nahi dugu 4/1995 Legea, azaroaren 10ekoa, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzen dituenaren arabera, dagokion Administrazioak diru zigorrak ezarri ditzakeela 1.202,03 eta 30.050,61 euro bitartekoak".
koak".Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa