Athletic club
Errege Kopako finala
Erredakzioa
"Edozein hirik nahiko luke Bartzelona-Athletic bezalako finala hartzea, baina ez ditu ikurriñak eta senyerak bere futbol-zelaian ikusi nahi", esan du EBBeko buruzagiak.
Florentino Perezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Real Madrilek Kopako finala Santiago Bernabeun jokatzeari uko egingo omen dio, eta EAJko hainbat buruzagik jarrera hura kritikatu dute. Andoni Ortuzar EEBko presidenteak "Espainiako jabetzat" jo du Florentino Perez Real Madrileko presidentea, eta, bere ustez ez ditu "ikurriñak eta senyerak" Bernabeun ikusi nahi.
Bernabeun jokatzea edo ez Florentino Perezen eskuetan egotea "eskandalua" dela esan du Ortuzarrek Radio Euskadin. "Horrelakorik Euskadin egingo bagenu politizazioa dela esango lukete. Espainiako jabea ematen du eta erabakiak hartzen ditu. Edozein hirik nahiko luke Bartzelona-Athletic bezalako finala hartzea, baina berak ez ditu ikurriñak eta senyerak bere futbol-zelaian ikusi nahi", gaineratu du.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa