Athletic club
Hauteskundeak, martxoaren 27an
Erredakzioa
Hautagaitza osotzen saiatu den arren, hausnarketa sakonaren ostean ez aurkeztea erabaki du. Josu Urrutiak, aldiz, asteartean aurkeztuko du bere hautagaitza.
Fernando Garcia Macua (eskuman) eta Josu Urrutia. Efe.
Fernando Garcia Macua ez da martxoaren 27ko hauteskundeetara aurkeztuko. Athleticeko presidentea izandakoak berretsi du data ez zaiola egokiena iruditzen.
Hala ere, Macua hautagaitza osotzen saiatu da, baina hausnarketa sakonaren ostean, eta bere ustez irabazteko aukerak izan bazituela jakinda ere, azkenean ez aurkeztea erabaki du.
Bestalde, Josu Urrutiak asteartean aurkeztuko du bere hautagaitza. Elaia Gangoiti bere lan-taldean izango dela iragarri du gaur.
agarri du gaur.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa