Athletic club
Adierazpenak
ERREDAKZIOA
Entrenatzaile zuri-gorriak nabarmendu duenez, Victor Rodriguezek ordu laurdenera markagailuan 0 eta 1ekoa jartzeak jokoz kanpo utzi zituen bere jokalariak.
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Bideoak (1)
Athleticek atzo Elxen aurkako norgehiagoka 1-2 galdu ostean, lehen itzulia bukatzeko partida bat gelditzen den honetan soilik 19 puntu eskuratu ditu. Hortaz, Ernesto Valverdek adierazi duenez, Athleticek ?atzerantz? begiratu behar du, ?sailkapenean arazorik ez izateko?.
?Aurrerapauso bat emateko partida zen, garrantzitsua, baina ez dugu maila eman. Beraz, arazoak gertuegi ditugu eta atzean ditugun taldeei arretaz begiratu behar diegu?, esan du entrenatzaileak, bolada txar batean murgilduta daudela onartu eta gero.
Valverderen arabera, Victor Rodriguezek ordu laurdenera markagailuan 0 eta 1ekoa jartzeak jokoz kanpo utzi zituen bere jokalariak.
Entrenatzaile zuri-gorriak ez ditu aintzat hartu nahi izan igandean San Mamesek txistu egin izana Markel Susaeta, Ander Iturraspe eta Iker Muniain jokalariei, eta baita berak hartutako hainbat erabakiren aurrean ere; Oscar de Marcosen ordez Borja Viguera zelairatu zuenean, esaterako.
?Zaleak egokien deritzon jarrera hartu dezake. Beste talde batzuetan ere horrelakoak bizi izan ditut. Irabazten duzunean denak pozik daude, eta bestela, ez. Jakin badakigu zaleak gurekin egotea nahi baldin badugu arrazoiak eman behar dizkiegula?, adierazi du Valverdek.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa