10:58

Athletic club

Sentsazioak

Valverde: ‘Sinestezina iruditzen zait partida hau galdu izana’

ERREDAKZIOA

Azkenaldian Adurizen inguruan epaileek hartzen dituzten erabakiak kezkagarriak iruditzen zaizkio Gurpeguiri. Igandeko neurketan bosgarren txartel horia ikusi zuen, eta beraz, ez da Riazorren izango.  

  • Athleticeko jokalariak Ricoren gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak Ricoren gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko entrenatzaile den Ernesto Valverdek nabarmendu duenez, ?sinestezina? iruditzen zaio Atleticoren aurkako norgehiagokan 1 eta 4 galdu izana, eta bere aurkariak egin duen bigarren gola, penaltiak baldintzatu izana.

?Sinestezina iruditzen zait berdinketa ere ez lortzea, eta gainera, gol zaparrada jaso izana. Lehen zatian ederto aritu gara eta beste golen bat egiteko aukera ere izan dugu. Bigarren zatiko lehen jokaldian berdindu egiten dute madrildarrek eta geroago epaileak eman duen penaltiak partidatik pixka bat aldendu gaitu; batez ere, animikoki?, horren irmo agertu da entrenatzaile zurigorria.

?Epailearen inguruan ez dut ezer esan nahi, bera ere erratu daitekeelako. Baina egia esan, partida ia irabazita edukitzetik hamar minututan ezer ez edukitzea oso zaila egiten da?, nabarmendu du Ernesto Valverdek.

Athleticek Cordobaren aurka eta Atleticoren aurka San Mamesen jokatutako azken partiden porroten ondorioz, Ligan ?oso atzean? gelditzen ari direla nabarmendu du. Hala ere, jokalariek Atleticoren aurkako norgehiagokan erakutsitako jarrerarekin pozik dago.

Valverdek azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkie zaleei, izan ere, taldea helburuak lortzeko egiten ari den lana aintzat hartu eta balioetsi dutela nabarmendu nahi izan du.

?Aduriz bezalako jokalari zintzo batek partida guztiak txartelarekin bukatzea ez zait normala iruditzen?, bat etorri da Rico ere Gurpeguiren adierazpenekin. ?Klubak eta taldeak zaindu egin behar dugu?, gaineratu du Athleticeko kapitainak.

Adurizek berak ere, honen inguruko iritzia plazaratu du: ?Jauzietan besoen indar guztiarekin egin behar da gora eta ezin dira inolaz ere jaitsi. Eta, nire helburua jauzietan baloiaren bila joatea da beti?, adierazi du aurrelariak.

Gurpeguiri bestalde, Atleticoren aurkako neurketan Hernandez Hernandez kanariarrak egin zuen arbitrajea ez zaio ona iruditu, eta Adurizi lehen txartela atera dionetik aurrera, ?irizpide zigortzaileak bestelakoak izan ziren talde batentzat eta bestearentzako?.

?Hala ere, Athleticok 1 eta 4 irabazi zuen beraz, edonola ere irabazi egingo zuen?, nabarmendu nahi izan du Aritz Adurizek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena