Athletic club
Gaur, 20:45ean
Erredakzioa
Shaktarren aurka jokatuko dute astearte honetan, Ukrainan, baina BATEren eta Portoren arteko partida ere garrantzi handikoa izango da bilbotarrentzat.
Shaktarren aurka, San Mamesen, jokatutako partida. Argazkia: EFE
Athleticek Shakhtar Donetski egingo dio bisita gaur Txapeldunen Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldian. Ia hiru ordu lehenago Borisov Arenan neurtuko dituze indarrak BATEk eta Portok, eta begirada partida horretan jarrita izango du talde bilbotarrak.
Athleticek ez du Txapeldunen Ligan aurrera egiteko aukerarik, eta orain H multzoko hirugarren postuan sailkatzea du helburu, Europa Ligan parte hartu ahal izateko. Hori lortzeko, BATE Borisovi irabaztera behartuta dago Ernesto Valverderen taldea, San Mamesen jokatuko duten multzoen faseko azken neurketan.
Shaktar gaindtzen badu, eta Portok Bielorrusian puntuatzen badu, berdinketa batekin nahikoa izango luke Athleticek BATEren aurka, Europa Ligarako txartela eskuratzeko. Ukrainan berrogei bat zaleren babesa izango du Athleticek.
Zale zuri-gorriak eraso zituzten bart Ukrainan.
Ustezko hamaikakoak:
Shakhtar Donetsk: Pyatov; Srna, Kucher, Rakitskiy, Azevedo; Fernando, Stepanenko; Douglas Costa edo Gladky, Taison, Teixeira; eta Luiz Adriano.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Gurpegui, Balenziaga; San Jose, Iturraspe: De Marcos, Unai Lopez, Muniain; eta Viguera.
Epailea: Mark Clattenburg (Ingalaterra)
Futbol-zelaia: Arena Lviv.
Ordua: 20:45
Ordua: 20:45
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa