Athletic club
Espanyolen aurka
Erredakzioa
Zuri-gorriek sailkapenean gora jarraitzen dute, Aduriz, Viguera eta Iturraspe jokalarien golei esker.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athleticek garrantzi handiko garaipena eskuratu du Espanyolen aurka (3-1), San Mamesen jokatutako 12. jardunaldiko partidan.
Zuri-gorriek minutuek aurrera egin ahala eskuratu dute baloiaren-jabetza. Baloia zuten arren, jokoa motela eta sakontasunik gabekoa zen. 13. minutuan, aurreneko gol-aukera izan dute Valverderen gizonek korner batean. Baloia area txikitik "paseatu" egin da, baina ez du errematatzailerik aurkitu.
Espanyolen, Sergio Garcia izan da arrisku pixka bat sortu duen bakarra. 27.ean jokalari katalanak berak izan du markagailua estreinatzeko abagunea, baina defentsak aldaratu du.
Minutu bat geroago, markagailuan aurretik jarri du Aritz Adurizek Athletic, 1-0ekoa eginda. Susaetak korner bat jaurti du, eta aurrelariak buruz gainditu du Casilla. 32.ean Espanyoleko atezainak Adurizi egindako penaltia eskatu dute bilbotarrek, baina epaileak ez du ezer adierazi. Okertu egin da Melero Lopez.
Viguerak zuri-gorrien bigarrena sartu du (2-0) atsedenaldira heltzeko bi minuturen faltan. Errioxarrak gol ederra egin du, Adurizen pasea baliatuta.
Athletic hirugarren golaren bila zelairatu da bigarren zatian. Sergio Gonzalezen taldea lo zegoela ematen zuen, baina markagailuan hurbiltzeko bi aukera paregabe izan ditu. 63.ean kanpora joan da Stuaniren errematea, gutxigatik, eta 68.ean zutoinera bidali du baloia Salva Sevillak.
Iturraspek norgehiagoka erabakita utzi du 77. minutuan, gol ederra eginda. Hala ere, markagailuan hurbildu da Espanyol Victor Sanchezen golari esker (3-1, 83.ean). Gola beranduegi heldu da katalanentzako. Amaierarako lau minuturen faltan, Vigueraren txutak gutxigatik ez du Casilla ezustean hartu.
Valverderen taldeak 15 puntu ditu dagoeneko eta sailkapenean gora jarraitzen du. Athleticek Shaktar Donetsken aurka jokatuko du asteartean, Txapeldunen Ligako partidan, eta Getafe izango du aurkari ligako hurrengo hitzorduan.
Fitxa teknikoa:
3 - Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta (Beñat, 68'), Viguera, Muniain (Unai Lopez, 90'); eta Aduriz (San Jose, 82')
1 - RCD Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez (Arbilla, 68'), Colotto, Alvaro, Fuentes; Cañas, Abraham (Salva Sevilla, 54'), Victor Sanchez; Lucas Vazquez (Caicedo, 54'), Stuani eta Sergio Garcia.
Golak:
1-0, 29': Aduriz.
2-0, 44': Viguera.
3-0, 78': Iturraspe.
3-1, 84': Víctor Sanchez.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa