17:47

Athletic club

Portoko partida

Zehapen espedientea hiru bazkideri, sarrerak birsalmentan jartzeagatik

Erredakzioa

Klubak berak har ditzakeen neurriak baino haratago, dagokion administrazioak diru zigorrak ezarri ditzakeela gogoarazi du Athleticek. Isuna 1.202,03 eta 30.050,61 euro bitartekoa izan daiteke.

  • Athleticeko zaleak, San Mamesen (artxiboko irudia). Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleak, San Mamesen (artxiboko irudia). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko Diziplina Batzordeak zehapen espedientea irekiko die hiru bazkideri, Portoko partidarako sarrerak, hirugarrenez bidez, birsalmentan jartzeagatik.

Bazkideek onartutako "erabilera baldintzak, zozketaren oinarriak eta terminoak eta baldintzak" urratu direla jakinarazi du klubak.

Klubak berak har ditzakeen neurriak baino haratago, dagokion administrazioak diru zigorrak ezarri ditzakeela gogoarazi du Athleticek. Isuna 1.202,03 eta 30.050,61 euro bitartekoa izan daiteke. Athleticek 2.200 sarrera zozketatu zituen 16.332 bazkideren artean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena