15:53

Athletic club

Ligan

Athleticek 288 minutu daramatza golik jaso gabe

Erredakzioa

Ligako azken hiru partidetan Almeria, Sevilla eta Valentzia taldeak ez dira Gorka Iraizoz gainditzeko gai izan.

  • Athletic, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

    Athletic, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 288 minutu daramatza, Ligan, golik jaso gabe. Azken hiru partidetan Almeria, Sevilla eta Valentzia taldeak ez dira Gorka Iraizoz gainditzeko gai izan. 2011. urtetik, markarik onena da zuri-gorrientzat.

2010-2011 denboraldian, Athleticen entrenatzailea Joaquin Caparros zenean, 296 minutu eman zituen Athleticek golik jaso gabe (Ivan Boladok Racingen gola egin zuen 19. jardunaldian eta hurrengoa Mallorcako Weborena izan zen, 23.ean).

Aurten Celtako Nolitok egin dio azken gola Ernesto Valverderen taldeari, 8. jardunaldiko partidan (72. minutuan). Athleticek Espanyol hartuko du azaroaren 21ean, eta partida horretan bolada onari jarraipena ematea izango du helburu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena