Athletic club
Txapeldunen Ligari begira
ERREDAKZIOA
Elkarren segidako bi garaipen lortuta, lasaiago daude Athleticen. Hori bai, Sevillaren aurkako norgehiagokak baja oso garrantzitsua utzi zuen, Adurizek min hartuta utzi behar izan zuen berdegunea.
Bideoak (1)
Elkarren segidako bi garaipen lortuta, lasaiago daude Athleticen. Hori bai, Sevillaren aurkako norgehiagokak baja oso garrantzitsua utzi zuen. Izan ere, Aritz Adurizek min hartuta utzi behar izan baitzuen San Mameseko berdegunea.
Klubak jakinarazi duenez, donostiarrak lesio muskularra du ezker hankako iskiotibialetan. Eta, gauzak horrela, Portoren kontrako partida galduko du eta ikusiko dugu Valentziaren aurka jokatzerik duen. Seguru asko, bere ordezkoa Guillermo gaztea izango da.
Beraz, Aritz Adurizek ezin izango du Txapeldunen Ligako asteazkeneko partida jokatu. Baina, Oscar De Marcos indarberrituta omen dago jada eta jokatzeko moduan egongo da, gaur lan saio arrunta egin baitu Lezaman.
Aritz Aduriz Sevillako partidan gola sartu eta geroago min hartu zuen, hain zuzen ere, 28. minutuan. Eta, honen ondorioz, ezin izan du lan saio arrunta egin Lezaman, ezta Iker Muniainek ere, zeina Valverdek bigarren zatian aldatu zuen.
De Marcos bestalde, Sevillaren aurkakoan jokatu zuten hamaikakoarekin entrenatzen aritu da astelehen honetan, jada indarberrituta omen baitago. Bertan aritu da Guillermo ere, bera izango baita Aduriz ordezkatzeko aukerarik seguruena, eta berauek dioenez: "aurkeztuko zaidan aukera ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko naizen arren, Aduriz oso jokalari garrantzitsua da taldearentzat eta bere falta denon artean bete beharko dugu".
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa