15:40

Athletic club

Larunbatean Celtaren aurka

Athleticek susperraldia du helburu

Erredakzioa

Aritz Aduriz osatu da eta San Mameseko partida jokatzeko prest dago. Ezustekorik ezean, Muniainek eta Iraizozek ere partida jokatu ahal izango dute.

1:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Celta hartuko du larunbat honetan San Mamesen (21:00) 8. jardunaldiko norgehiagokan. Zazpi jardunaldietan lau puntu baino ez ditu lortu talde zuri-gorriak eta, horregatik, puntu premia larrian dago. Athletic jaitsiera postuetan da eta Galiziako taldea, ordea, Europan kokatuta dago.

Puntuak lortzea oso garrantzitsua da, eta garaipenak, gainera, konfiantza emango lioke Athletici hurrengo astearteko partidarako. Ernesto Valverderen taldeak Portoren aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldian.

Aritz Adurizek ezin izan zuen Real Madrilen aurkako neurketan parte hartu, baina osatu da eta larunbatean jokatzeko prest dago. Ezustekorik ezean, Iker Muniainek eta Gorka Iraizozek ere partida jokatu ahal izango dute.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Aduriz eta Ibai.

Celta: Sergio Alvarez; Hugo Mallo, Sergi Gomez, Cabral, Planas; Radoja, Krohn-Dehli, Alex Lopez; Nolito, Orellana eta Larrivey.

Epailea: Fernandez Borbalan

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 18.00 horas.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena