15:57

Athletic club

Lehen Mailan

Beñatek 100. partida jokatuko du Celtaren aurka

Erredakzioa

Lezaman hazitakoa da Igorrekoa, eta Lehen Mailako debuta 2006. urteko urriaren 29an egin zuen Sadarren, Felix Sarriugarteren aginduetara.

  • Beñat, Bernabeuko partidan. Argazkia: EFE

    Beñat, Bernabeuko partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko Beñat Etxebarriak bere 100. partida jokatuko du Lehen Mailan, Celtaren aurka. Betisekin 69 neurketa jokatu ditu, eta talde zuri-gorriarekin 39.

Lezaman hazitakoa da Igorrekoa, eta Lehen Mailako debuta 2006. urteko urriaren 29an egin zuen Sadarren (Osasunaren kontra), Felix Sarriugarteren aginduetara. Beñatek Fran Yeste ordezkatu zuen, amaierarako sei minutaren faltan.

Betisen hiru urte eman eta gero Bilbora itzuli zen iaz, baina erdilariak ez du hasiera batean espero zen protagonismoa izan. Aurreko denboraldian aulkian eman zituen ia partida gehienak, eta aurten, zazpi jardunaldi jokatu direnean, bost jokatu ditu hasieratik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic Club

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena