Athletic club
Txapeldunen Liga prestatzen
Erredakzioa
Atseden eguna zuen atzo talde zuri-gorriak, Borussia Monchengladbachi irabazita.
Athletic entrenatzen / EFE.
Athletic entrenamenduetara itzuli da gau, igandean atseden eguna hartuta, Borussia Monchengladbachi Alemanian irabazi ondoren (1-3). Ostegunean atsedena hartuko du berriro, eta hiru aldiz entrenatuko da ateak itxita, Txapeldunen Liga baino lehen.
Hurrengo egunetarako lan plangintzan, Olimpyacosen aurka arituko da Athletic, Atenaseko Georgios Karaiskakis zelaian. Asteazkenean, 20:45ean, izango da lagunartekoa, eta zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Atenasetik itzuli eta gero, Ernesto Valverderen taldeak egun batez hartuko du atsedena, eta berriz entrenatuko da ostiralean, larunbatean eta igandean. Lehenengoa eta azkena, ateak itxita.
Hurrengo astean, lehiaketa ofiziala hasiko dute zuri-gorriek, Txapeldunen Ligako atarikoaren joaneko partidarekin, abuztuaren 19an, Napolesen aurka, Italian. Neurketa baino lehen, astelehen goizean entrenatuko da Athletic, eta, ateak itxita, astearte arratsaldean, partidaren egunean.
Hurrengo zuzenekoak
04 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Elordi-Zabaleta |
04 | 19:00 - 21:30 | SASKIBALOIA | Kutxabank Araski vs IDK Euskotren |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa