20:59

Athletic club

Denboraldiaurrea

Athleticek Al-Hilal gainditu du, erraz (0-3)

Erredakzioa

Beñat eta Aritz Aduriz (2) izan dira Austriako Worgl herrian jokatutako partidako golegileak.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Al-Hilal taldea gainditu du (0-3), Austriako Worgl herrian jokatutako lagunarteko partidan. Al-Hilal Saudi Arabiako talderik ezagunena da.

Beñatek estreinatu du markagailua neurketa hasi eta berehala, 3. minutuan (1-0), Guillermoren erdiraketa errematatuta.

Zuri-gorrien beste bi golak Aritz Adurizek egin ditu, 73. eta 75. minutuetan hurrenez hurren. Aurrenekoan atezaina gainditu eta erosotasun osoz zulatu du sarea, eta bigarrenean Toqueroren erdiraketa errematatu du.

Athleticen hurrengo aurkaria SC Paderborn 07 izango da, asteazkenean 16:00etatik aurrera.

Athleticen hamaikakoa lehen zatian: Kepa; De Marcos, Ekiza, Laporte, Aurtenetxe; Iturraspe, Aketxe, Beñat; Guillermo, Viguera eta Ibai.

Bigarrenean: Herrerin; Bustinza, Etxeita, Ekiza, Balenziaga; San Jose, Galarreta, Unai López; Toquero, Viguera eta Muniain.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena