Athletic club
Hiru hilabete bajan
Erredakzioa
Athleticen eta Bermeo eta Gernika taldeetako jokalariek osatutako taldearen arteko neurketa Ibilaldiaren aldekoa izango da (19:30ean hasiko da).
Kike Sola, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak, asteazkenean, Bermeo eta Gernika taldeetako jokalariek osatutako talde baten kontra arituko direnekin egin du lan gaur. Iturraspe eta Laporte selekzioekin daude eta Ibai, Etxeita, Aduriz eta Gurpegui min hartuta.
Gauzak horrela, entrenatzaileak 21 jokalari eramango ditu Itsasganera: horien artean, Aketxe, Bustinza eta Guarrotxena. Baina Kike Sola da deialdiko nobedade nagusia. Nafarrak ez du jokatu joan den otsailetik eta berriz ere berdeguneratzeko aukera izango du, Athleticekin lehen partida jokatu zuen zelai berberan, hain zuzen ere.
Asteazkeneko lagunarteko partida Ibilaldiaren aldekoa izango da, eta neurketa horrekin denboraldia itxiko du talde zuri-gorriak (19:30ean hasiko da).
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa