14:45

Athletic club

Balaidos

Susaetak polemika ahaztu nahi du eta Celta baino ez du buruan

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak uste du indartuta atera direla Real Madrilen aurkako berdinketatik, laugarren postuan mantentzeari begira.

  • Markel Susaeta.

    Markel Susaeta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Markel Susaetaren arabera, Athleticeko jokalariak igandeko aurkaria, Celta, dute buruan, eta Cristiano Ronaldoren txartel gorriaren "polemika" ahaztua dutela esan du. "Ez dugu asko hitz egin aldagelan. Gure jokoan eta Celtan jarri nahi dugu arreta, ez polemikan", esan du Susaetak.

Ernesto Valverde Celtaren kontrako partida prestatzen ari da, Gaizka Toquero, Borka Ekiza eta Iñigo Perezik gabe. Igandean Balaidosen jokatuko du Athleticek, Errege Kopan galdu zuen zelaian, hain zuzen.

Aurrelariaren arabera, taldeak sendo jokatu behar du: "Egia da goian dauden taldeen kontra aurrez aurre jokatzen duzunean, sendotuta irtetzen zarela. Orain laugarren postuan mantendu behar gara, eta horretarako bukaera arte sendo egon behar gara eta etxetik kanpo puntuak lortu behar ditugu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena