13:01

Athletic club

Del Nidori indultua

Urrutia: 'Ez dut inor indultatzearen alde sinatu'

Erredakzioa

Athleticeko presidenteak ukatu egin du Del Nidorentzat indultua eskatzearen alde sinatu izana: 'Gezurra da, erabat'. Sevillako presidentea zazpi urteko kartzela zigorra betetzen ari da.

  • Josu Urrutia, Athletic Clubeko presidentea.

    Josu Urrutia, Athletic Clubeko presidentea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubeko presidente Josu Urrutiak ukatu egin du Jose Maria del Nido Sevillako presidentea indultatzearen alde sinatu izana. Lehen Mailako gainerako taldeetako buruzagiekin batera sinatu omen du eskaera, Jose Ramon de la Morena kazetariaren arabera. Athleticeko web orrian argitaratutako bideo batean (gaztelaniaz), SER irrati kateko kazetaria "gezurretan" ari dela esan du Urrutiak, eskaera sinatu dutenen artean bera sartzeagatik.

Urrutiaren arabera, ez zuen dokumentu hori sinatu, ez Espainiako Futbol Federazioaren Zuzendaritza Batzordearen azken bileran ez atzo, "De la Morenak esan duen bezala". Athleticeko presidenteak gaineratu du kazetariak azaldu beharko duela "zergatik esan duen gezurra".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena