13:20

Athletic club

Ikerketa

San Mames zerbitzu publikoa izango dela gogorarazi du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Athleticen estadio berrian duen parte-hartzea legezkoa dela nabarmendu du Gasteizko Gobernuak.

  • San Mames Barria. EFE

    San Mames Barria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak defendatu egin du San Mames Barrian duen parte-hartzea, eta horrek "estaldura juridiko osoa" duela nabarmendu du.

Atzo, Europako Batzordeak Athletic Clubi eta beste hainbat talderi espedientea irekiko diela aurreratu zuen Espainiako Gobernuak, legez kanpoko diru laguntza publikoak jasotzea egotzita.

Gaurko Gobernu Kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak San Mames Barria "erakundeen arteko eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren eredu" dela adierazi du.

Erkorekak gogorarazi duenez, San Mames ez da "futbol estadio huts bat" izango, "zerbitzu publikoak eskainiko dituen eta herritarrentzat zabalik izango den kirol azpiegitura bat" baizik.

Hala ere, "zuhurtzia" agertu nahi izan du, espediente irekieraren berri hedabideen bidez izan dutelako, hau da, Europako Batzordearen erabakia ez duelako "zuzenean" ezagutzen.

Hori dela eta, asteazken honetan Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiarako komisarioak emango dituen azalpenak ezagutu arte itxarotea eskatu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena