Athletic club
Prentsaurrekoa
Erredakzioa
Bestalde, Manchester Unitedek Ander Herrera fitxatzeko eskaintza egin duela baieztatu du, baina ez dutela negoziatuko gaineratu du.
Albisteak (2)
Athleticek irailaren 16an, astelehenean, jokatuko du aurreneko partida San Mames berrian, Josu Urrutia taldeko presidenteak baieztatu duenez. Egun horretan Celta hartuko du talde zuri-gorriak 22:00etatik aurrera.
Urrutiak egun horren garrantzia azpimarratu du, baina zaleei pazientzia eskatu nahi izan die. "Futbol-zelai ederra izango dugu, baina hurrengo urtean behin-behinekotasuna izango da nagusi. Guztion elkar ulertzearekin aurrera aterako dugu". 2500 ikuslek ez dute aterperik izango eta busti egingo dira. Beraz, klubak bazkide horiei kuota %50 jaistea erabaki du.
Lehen norgehiagoka jokatu aurretik, taldeak behintzat bi entrenamendu egingo ditu berdegune berrian. Lehenengoa, ateak itxita irailaren 4an. Ondoren, 13an, ateak irekita entrenatuko du Athleticek San Mamesen, zaleek euren eserlekua ezagutu dezaten. Urrutiaren ostean, Cesar Azkarate arkitektoa mintzatu da zelaiaren ezaugarriei buruz.
Manchester Unitedek Herreragatik eskaintza ofiziala egin duela aitortu du Urrutiak. "Baina klubaren helburua ez da jokalarien truke dirua lortzea, baizik eta euren konpromisoa izatea. Jokalariak ez digu Athletic utzi nahi duela esan, eta dagoeneko jakinarazi dugu ez dugula negoziatzen".
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa