14:49

Athletic club

Bosgarren aldiz

Athleticek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du

Talde zuri-gorriak bost aldiz bakarrik lortu du denboraldiko lehen hiru partidak irabaztea, eta azken aldia 2009-2010. denboraldian izan zen. Errepikatzeko, Real Madrili irabazi beharko dio.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak De Marcosek Osasunari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek ondo ekin dio denboraldiari. Talde zuri-gorriak garaipena lortu zuen Valladoliden aurka lehen jardunaldian, eta Osasunari irabazi zion bigarrenean. Bost aldiz besterik ez du lortu lehen hiru jarduenaldietan garaipena lortzea, eta Bernabeun garaipena eskuratuta lor lezake marka hori berdintzea.

Denboraldiko lehen hiru partidak irabazi zituen azken aldia. 2009-2010. denboraldian izan zen. Caparrosek zuzentzen zuen taldea, eta Espanyol (1-0), Xerez (0-1) eta Vila-real (3-2) taldeen aurka lortu zituen garaipenak.

1932-1933. denboraldian lortu zuen Athleticek lehen hiru partidak irabaztea. Frederick Pentland izan zen entrenatzailea. Betisi (1-9), Racingi (0-1) eta Arenasi irabazi zion talde zuri-gorriak. 1949-1950. denboraldian ere lehen hiru jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen talde bizkaitarrak. Bartzelonari (3-1), Realari (2-3) eta Oviedori (3-0) irabazi zioten. Jose Iragorri izan zen entrenatzailea.

1988-1989. denboraldian ere lehen hiru partidetan garaile atera zen Athletic. Howard Kendall entrenatzaile zutela, Sevillaren (3-0), Atletico Madrilen (0-1) eta Cadizen (1-0) aurka lortu zituzten garaipenak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena