17:36

Athletic club

Azken fitxaketa

Ricok Athleticen jokatuko du 2016ra arte

Erredakzioa

Etete klausula 35 milioi eurokoa izango da eta erdilari bizkaitarrak 17 zenbakia eramango du. "Bizkaitar batentzat ametsa" dela aitortu du Mikel Ricok.

  • Mikel Rico, Granadaren elastikoarekin. Argazkia: EFE

    Mikel Rico, Granadaren elastikoarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubek eta Granadak akordioa erdietsi dute Mikel Rico jokalariak talde zuri-gorrian jokatzeko. Erdilariak 17 zenbakia jantziko du, eta Valverderen aginduetara lehenbailehen jarriko da.

Jokalariak kontratua sinatu berri du 2016ko ekainaren 30era arte eta kontratua hutsaltzeko klausula 35 milioi eurokoa izango da. Aurkezpen ofiziala arratsaldean egin dute Lezaman. Mikel Ricok "lan asko" egingo duela ziurtatu du, eta bizkaitar batentzat Athleticen jokatzea "ametsa" betezea dela adierazi du.

Mikel Ricok hiru denboraldi eman ditu Granadan, Huescatik fitxatu ondoren. Andaluziako taldeko jokalari garrantzitsuenetarikoa izan da, eta iragan denboraldian minutu gehien jokatu zituena izan zen.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena