Athletic club
1-2 irabazi du Valladoliden
Zuri-gorriek 1-2 irabazi dute Valladoliden aurka, eta lehen hiru puntuak eskuratu dituzte. Susaetak sartu du 0-1ekoa. Ebertek banakoa (1-2) egin du, eta Muniainek sartu du bigarrena bizkaitarrentzat.
Athleticeko jokalariak Valladolidi sartutako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek garaipena lortuta ekin dio denboraldiari. Zuri-gorriek 1-2 irabazi diote Valladolidi Jose Zorrillan, eta hiru puntuak eskuratu dituzte lehen jardunaldian.
Partidako lehen minutuak parekatuak izan dira. Bi taldeek baloiaren jabetza nahi zuten, eta lehia horren eraginez, abaguneak urriak izan dira. Pixkana, partida zalabtzen joan da, eta, estrategiako jokaldi landu batean, Athleticek gola sartzea lortu du. Beñatek motzean atera du kornerra, Muniainek baloia jaso, Herrerari eman, honek Beñati, eta Igorrekoaren pase dotoreari amaiera bikaina eman dio Markel Susaetak 0-1ekoa sartura.
Zuri-gorriek 28. minutuan sartu dute gola, baina pozak ez die asko iraun. Oscarrek jokaldi ona egin eta pase dotorea eman zion Eberti, eta honek Iraizoz gainditu du banakoa (1-1) sartzeko. Valladoliden golarekin, norgehiagoka berriro parekatu egin da, eta Gurpegik bigarren gola sartzeko abagunea izan duen arren, ez du errematearekin asmatu. Horrenbestez, lehen zatia berdinduta bukatu da (1-1).
Athletic baloiaren jabe egin da bigarren zatiko lehen minutuetan, eta Susaetak abagune bikaina izan du 48. minutuan, baina ez zuen asmatu errematea egiterako garaian. Athletic jaun eta jabe izan da minutu horietan, eta 50. minutuan, gola sartu du Valverdek zuzentzen duen taldeak. Iraolak hageltik erdiratu du, Marc Valientek nahi gabe zutoinera bidali du baloia, eta Muniainek aldaratzean sare barrura bidali du errematea. Bigarren zatiko bosgarren minutuan sartu du Athleticek 1-2koa.
Valladolidi kosta egin zitzaion erreakzionatzea, eta zuri-gorriek ez dute arazo gehiegirik izan gola sartu ondorengo hurrengo 20 minutuetan. Ordutik aurrera, ordea, etxeko taldeak erasora jo zuen, eta abagune batzuk sortu ditu. Iraizozek Javi Guerraren errematea geratu du 67. minutuan, eta 70.ean, Valladolidek abagune ona izan du, baina Balenziagak baloia desbideratzea lortu du. Athleticek ere izan du hirugarren gola sartzeko abagunerik. Adibidez, 71. minutuan, Mariño atezainak erantzun paregabea eman dio Kike Solaren jaurtiketa indartsuari. Zuri-gorriek hirugarren gola sartzeko izan duten abagune argiena, ordea, 75. minutuan etorri da. Ander Herrerak jokaldi ona egin, eta errematea zutoinera bidali du.
Azken minutuetan, Valladolidek eraso jo du. Juan Ignacio Martinezek zuzentzen duen taldeak kemena eta gogoa azaldu du, baina ez dute berdinketa lortzeko abagune argiegirik sortu. Athletic sendo ibili da defentsako lanean, eta garaipenak ez dio ihes egin Bilboko taldeari.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Valladolid: Mariño; Rukavina, Valiente, Rueda, Peña (Bergdich, 84. min); Alvaro Rubio, Lluis Sastre; Ebert, Oscar (Osorio, 75. min), Omar (Rama, 58. min); eta Javi Guerra.
2 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegi, Ekiza (Laporte, 36. min), Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta (De Marcos, 84. min), Ander Herrera (Moran, 85. min), Muniain; eta Kike Sola.
Golak: 0-1, 28. min: Susaeta; 1-1, 31. min: Ebert; 1-2, 50. min: Muniain.
Epailea: Ayza Gamez.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa