16:23

Athletic club

Bertan jokatu zuen utzita

Balenziaga: 'Berezia da Valladolidera itzultzea'

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak azken bi urteak eman ditu Pucelako taldean utzita, eta han bizi izan duenagatik "eskerrak eman beharrean" aurkitzen dela ere esan du.

  • Mikel Balenziaga. Argazkia: EFE

    Mikel Balenziaga Zaragozaren aurka denboraldi-aurrean jokatutako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Balenziagak Valladoliden utzita jokatu ditu azken bi denboraldiak, eta larunbatean bere talde ohiaren aurka arituko da Athleticekin. Jokalari gipuzkoarrarentzat "partida oso berezia" izango da Athleticekin Jose Zorrillan jokatuko duena.

"Azken bi urteetan gauza politak bizi izan ditut Valladoliden, eta beti esan diet ez dakidala nola eskertu", esan du Athleticeko hegaleko defentsak. Mikelek ez daki oraindik hasieratik jokatuko duen, postu horretan jokatzeko Saborit ere baitago. Gipuzkoarra lesionatuta ibili da aste honetako lehen egunetan, baina jokatzeko prest dago jada.

Bere talde ohia oso ondo ezagutzen du Mikel Balenziagak, eta Valladolidek entrenatzailea aldatu duen arren, Juan Ignacio Martinezen aginduetara, iragan denboraldian jokatu zuten antzera jokatuko dutela uste du: "Valladolidek iragan denboraldian izan zituen jokalari gehienak mantendu ditu, eta egiten genuen joko mota praktikatzen jarraituko dutela uste dut. Berdin aterako dira, baloiaren jabe egiteko asmoa izango dute, eta baloia atzealdetik jokatuta atera nahiko dute. Entrenatzailea aldatu dute, baina Oscar, Omar, Javi Guerra edo Ebert bezalako jokalariak edukita, zaila da beste modu batera jokatzea".

Denboraldi-aurrean Athleticek ez ditu gol asko sartu, baina Mikel Balenziaga ez dago arduratuta: "Egia da  denboraldi-aurrean aurrelariek ez dituztela gol asko sartu, baina taldean ditugun aurrelariak maila handikoak dira, eta horrek ez gaitu kezkatzen".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena