11:50

Athletic club

Amaren Eguna dela eta

Agindutakoa bete eta amaren abizenekin zelairatu zen Athletic

Erredakzioa

Liga Txapelketak jokalariek egindako eskaera onartzea erabaki zuen eta zuri-gorriek euren amen abizenak eraman zituzten kamisetetan.

  • Amaren abizena bizkarrean zutela jokatu zuten Athleticeko jokalariek Vigon. Argazkia: EFE

    Amaren abizena bizkarrean zutela jokatu zuten Athleticeko jokalariek Vigon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko jokalariek egindako eskaera onartu egin zuen Liga Txapelketak eta kamisetan bakoitzaren amaren izena eramateko baimena eman zien Celtaren aurkako partidan.

Gauzak horrela, Marcelo Bielsak izen ezezagunez osatutako hamaikakoa zelairatu zuen Balaidosen, jokalarien aurpegiak aski ezagunak baziren ere: Moreno (Iraizoz), atean; Sagarna (Iraola), Dominguez (San Jose), Imaz (Ekiza) eta Borde (Aurtenetxe) atzeko lerroan; Laskurain (Susaeta), Nausia (Gurpegui), Derteano (Iturraspe), Arana (De Marcos) eta Goñi (Muniain) zelai erdian eta Zubeldia (Aduriz) erasoan.

Aulkian Mateos (Raul), Chimeno (Ramalho), Torres (Llorente), Pinedo (Toquero), Perez (Ibai Gomez), Aranburu (Castillo) eta Blanco (Isma Lopez) egon dira.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena