Athletic club
Lezama
Erredakzioa
Marcelo Bielsak taktika landu du goizeko entrenamenduan, defentsan batez ere, hiru zentral erabilita.
Carlos Gurpegui min hartuta izan da azken lau partidetan. EiTB.
Carlos Gurpegui Athleticeko jokalariaren hitzetan, talde zurigorriak "gauzak hobeto egin ditzake" liga amaierarako falta diren 10 jardunaldietan eta denboraldiari eta San Mamesi "merezi duten agurra" eman.
"Ea hurrengo bi hilabete eta erdietan gauzak bideratu egiten ditugun eta futbol zelaiari merezi duen agurra ematen diogun. Irabazi edo galdu, jendeari talde sendoa garela erakutsi behar diogu, azkenera arte borrokan egiten dugula. Hori garrantzitsua da.", esan du nafarrak Lezamako entremaneduaren ostean.
Gurpegui entrenamenduetara bueltatu da Malagan min hartu eta azken lau partidetan bajan egon ondoren.
Andoni Iraola, berriz, ez da entrenatu sukarrak jota dagoelako. Marcelo Bielsak taktika landu du goizeko entrenamenduan, defentsan batez ere, hiru zentral erabilita.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa