15:50

Athletic club

Derbia, San Mamesen

Bielsa: 'Derbiak hil edo biziko garrantzia du'

Erredakzioa

Rosarioko entrenatzaileak zuri-gorriek "suspertzeko beharra" dutela esan du. Gainera, Gorka Iraizozen "nortasun handia eta jarrera" azpimarratu ditu.

3:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcelo Bielsa tekinariak Realaren aurkako San Mameseko euskal derbiak "hil edo biziko garrantzia" duela adierazi du. Taldeak bi porrot jarraian jaso ditu, eta sailkapenan 15. postura jaitsi da. Horregatik, "susprtzeko" ordua dela azaldu du Rosariokoak.

Gorka Iraizozek aulkitik ikusi behar izan zuen Malagaren aurkako norgehiagoka, eta Marcelo Bielsak atezain nafarraren "nortasun handia eta profesionaltasuna" azpimarratu ditu.

Gainera, Athleticen dagoenetik orain arteko balorazioa "ezkorra" dela esan du. "Ebaluazioa ezkorra da, iaz ligan hamargarrenak izan ginelako, eta orain sailkapeneko beheko aldea gaudelako", esan du Bielsak.

Realari buruz, txuri-urdinek erasoan duten indarra goraipatu du Argentinakoak. Hala ere, Athleticek "gogor defendatzen, eta ahalik eta gehien erasotzen" saiatu behar dela, adierazi du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena