11:01

Athletic club

Prezioen zain

San Mames berriko kuotak, bazkideen ardura

Erredakzioa

Athleticeko zuzendaritzak astelehenean aurkeztuko ditu estadio berriko jarlekuen kuotak, eta bazkide konpromisarioek baiezkoa ala ezezkoa eman beharko dute Ezohiko Batzar Nagusian.

  • Jon Berasategi, Josu Urrutia eta Aldazabal. Argazkia: EFE

    Jon Berasategi, Josu Urrutia eta Aldazabal. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko bazkide konpromisarioek San Mames berriko kuotak onartuko dituzten edo ez erabaki beharko dute Ezohiko Batzar Orokorrean. Athleticen zuzendaritzak 2013-2014 denboraldirako kuotak aurkeztuko ditu, astelehenean, eta bazkideak prezioak ezagutzeko zain daude.

Ibaiganen San Mames estadio berriko lekualdatze prozesua nola egingo den azaldu ondoren, bazkide zuri-gorriak euren jarleku berrien prezioa zein izango den ezagutzeko irrikan daude. Zuzendaritzak kuotak aurkeztuko ditu, eta prezioek orokorrean gora egingo dutela espero da, izan ere, Josu Urrutiak San Mames berriak "orokorrean ikuspegi hobeak" dituela onartu baitzuen.

Azkeneko Batzar Orokorrean Zuzendaritzak jaso zuen babesa ikusita, ez da ezusteko handirik espero, eta konpromisarioek kuota berriak onartuko dituztela dirudi.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena