Athletic club
Adierazpenak
Erredakzioa
Rosarioko teknikariak Errioxako aurrelariagatik pozik, baina Athletic utziko duelako triste daudela azpimarraru du, prentsaurrekoan.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Marcelo Bielsa Athleticeko pretatzaileak argi utzi du Fernando Llorenteren egoerak ez duela aldatu talde zuri-gorrian, nahiz eta errioxarrak Juventusekin akordioa itxi duen.
"Hurrengo denboraldian jokatuko duen taldeak izena izatea ez dago guri lotuta, berari baizik. Taldearen izena ezagutzeak ez du ezer aldatuko", adierazi du Argentinakoak Lezamako prentsaurrekoan.
Athleticeko entrentzailearentzat, "onartuta egon behar lirateke Llorenteren erabakiaren ondorioak, erabakia hartu zuen egunean bertan bere eskubidea erabaki baitzuen".
"Llorentegatik pozik, baina gu guztiongatik triste gaude, taldea utziko baitu, baina hori abustutik dakigu", esan du Marcelo Bielsak. Rosariokoaren aburuz, Turineko taldeak fitxatuko duela konfirmatu arren, Llorenteren errendimendua ez da txikiagoa izango.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa