17:42

Athletic club

Akordioa bukatu ondoren

Juventusek onartu du Llorente uztailaren 1ean helduko dela

Erredakzioa

Giuseppe Marotta Turineko taldeko zuzendari nagusiak baztertu egin du Errioxako aurrelaria urtarrilean fitxatzea, eta uztailaren 1ean Juventuseko jokalaria izango dela onartu du.

  • Fernando Llorente. Argazkia: EFE

    Fernando Llorente. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Giuseppe 'Beppe' Marotta Juventus taldeko zuzendari nagusiak baieztatu du Fernando Llorente Athleticeko jokalariak "uztailaren  1etik aurrera" jokatuko duela Italiako taldean, eta neguko merkatuan helduko denik gezurtatu egin du.

"Txapelketa irabazi zuen taldea hobetzeko aukerarik aurkitzen badugu, neguko merkatura joko dugu. Llorenteri dagokionez, baikorra naiz bere kontratazioarekin. Gurekin jokatuko du uztailaren 1etik aurrera", ziurtatu dio Turingo taldeko agintariak Radio 24 irrati  italiarrean. Halere, Athleticeko aurrelari errioxarra urtarrilean fitxatzeko aukera ez du baztertu.

‘La Gazzeta dello Sport' egunkariaren asteleheneko edizio digitalaren arabera, Llorente uztailetik aurrera Juventuseko jokalari izateko akordioa datozen orduetan itxi daiteke. Aurrelariak lau urterako kontratua sinatuko luke, 2017ra arte, eta urtero 4,5 milioi euro kobratuko lituzke, gainsariez gain.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena