Athletic club

1 / 30 Hurrengoa
Irene Oguiza: ''Pasa den urtean lortutakoa hobetu nahi dugu''

Irene Oguiza: ''Pasa den urtean lortutakoa hobetu nahi dugu''

Ilusio handiarekin ekingo dio Athleticek F Ligako denboraldiari, Levanteren aurkako partidan. Durangarra jokalari garrantzitsua da David Aznarren taldean, eta gogoz begiratzen dio sasoi berriari.

Valverde: ''Unairen eta Nicoren izendapenak pozgarriak dira, eta iazko denboraldi onaren ondorioz datoz''

Valverde: ''Unairen eta Nicoren izendapenak pozgarriak dira, eta iazko denboraldi onaren ondorioz datoz''

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Nico Williamsen Urrezko Baloirako izendapenari eta Unai Simomen Yashin sarirako (atezain onena) izendapenari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Nico Williams Urrezko Baloirako izendatu dute, Simon Yashin sarirako, eta Xabi Alonso Urteko Entrenatzailerako

Nico Williams Urrezko Baloirako izendatu dute, Simon Yashin sarirako, eta Xabi Alonso Urteko Entrenatzailerako

Gizonezkoen Urrezko Baloia irabazteko zerrendan 30 jokalari daude, eta Athleticen hegalekoa bertan da; Yashin Garaikurrari dagokionez, hamar atezain izendatu dituzte, tartean Unai Simon; eta Bayer Leverkuseneko entrenatzaile gipuzkoarrak 2024ko onena izateko aukera du.
Nuñez: ''Nire bihotzeko taldera bueltatzeko zortea izan dut, aukera eman zenean ez nuen birritan pentsatu''

Nuñez: ''Nire bihotzeko taldera bueltatzeko zortea izan dut, aukera eman zenean ez nuen birritan pentsatu''

Unai Nuñez Athleticera bueltatu da Celtan bi denboraldi eman ostean eta Vigoko taldeak utzita. Portugaletekoak itzulerarako negoziazioak nola eman ziren azaldu du. Horrez gain, taldeari helburuak betetzen laguntzeko itzuli dela ziurtatu du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Fiskaltzak salaketa jarri du Nico Williamsi irain arrazistak egin zizkion ultraren aurka

Fiskaltzak salaketa jarri du Nico Williamsi irain arrazistak egin zizkion ultraren aurka

Athleticeko futbolariak maiatzean pairatu zituen irainak, Atletico Madrilen estadioan.
Boiseko Indie Chicas taldeko jokalariak Lezaman dira euskal kultura eta Athletic bertatik bertara ezagutzeko

Boiseko Indie Chicas taldeko jokalariak Lezaman dira euskal kultura eta Athletic bertatik bertara ezagutzeko

Boiseko (Idaho, AEB) Indie Chicas taldeko bederatzi jokalari Lezaman dira Athletic zein euskal kultura bertatik bertara ezgutzeko helburuarekin. IRaia Iturregi talde zuri-gorriko jokalari eta entrenatzaile izandakoak eman die ongi etorria.

Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea

Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea

Jon Uriarte Athletuiceko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.

Uriarte: ''Lasai gaude Nico Williamsen etorkizunarekin eta pozik eraiki dugun taldearekin''

Uriarte: ''Lasai gaude Nico Williamsen etorkizunarekin eta pozik eraiki dugun taldearekin''

Jon Uriarte Athleticeko presidenteak pentsaurrekoan esan duenez, kluba lasai dago Nico Williamsen etorkizunari buruz. Azpimarratu du jokalariak 2027ra arte kontratua duela azpimarratu du.

Realak penaltietan irabazi du 2024ko Euskal Herria Kopa; ikusi penalti jaurtiketak

Elene Lete atezainak bi penalti geldtu ditu, eta Realak Euskal Herria Kopa irabazi du, Athletic aurkari; penalti jaurtiketetan, Reala 3-2 nagusitu da.

Reala, 2024ko Euskal Herria Kopako txapeldun

Reala, 2024ko Euskal Herria Kopako txapeldun

Jose Luis Sanchez Veraren taldeak, finalean, Athletic hartu du mendean, penalti jaurtiketetan, 3-2, Berazubin; partida 0-0 amaitu da. Penaltietan, Elene Lete atezaina bikain aritu da, eta bi jaurtiketa gelditu ditu.
EITBk EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du, zuzenean, irailaren 16an, astelehenez

EITBk EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du, zuzenean, irailaren 16an, astelehenez

Liga Txapelketako bosgarren jardunaldiko neurketa izango da hori, eta EITBk 2024-25 denboraldian emango duen aurrenekoa izango da; izan ere, euskal taldeek asteleheneko partidan jokatzen dutenean, asteleheneko norgehiagoka hori ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Agirrezabala: ''Porrot honek min handia egiten digu''

Agirrezabala: ''Porrot honek min handia egiten digu''

Julen Agirrezabala Athleticeko atezainak Atletico Madrilen aurka jasandako porrotaz hitz egin du. Taldeak partida ona egin duela azpimarratu du eta, gutxienez, puntua merezi zutela.

Athleticek luzapenean galdu du Atletico Madrilen aurka (0-1)

Athleticek luzapenean galdu du Atletico Madrilen aurka (0-1)

Los leones han dominado, sobre todo, en el segundo tiempo, pero un gol de Correa en el descuento les ha condenado a la derrota.
Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak

Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak

Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
Athleticek eta Realak EH Kopako finala jokatuko dute, igandean, Tolosan

Athleticek eta Realak EH Kopako finala jokatuko dute, igandean, Tolosan

Partida Tolosako Berazuri zelaian jokatuko da, 16: 00etatik aurrera, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita

Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita

Muturrekoa utzita aterako da denboraldia amaitu arte Hypermotion Ligako klubera.
Valverde, Europa Ligako aurkariei buruz: ''Kanpoan lau partida oso zail dauzkagu''

Valverde, Europa Ligako aurkariei buruz: ''Kanpoan lau partida oso zail dauzkagu''

Athleticek Slavia Praga, AZ Alkmaar, Viktoria Plzen eta Elfsborg izango ditu aurkari San Mamesen, eta kanpoan, berriz, Erroma, Fenerbahce, Ludogorets eta Besiktas, Monakok egindako zozketaren arabera.

Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan

Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan

Lehen partidak irailaren 25-26an jokatuko dira eta lehiak liga formatua izango du, final-zortzirenetara zeintzuk sailkatuko diren erabakitzeko. Finala San Mamesen izango da, maiatzaren 21ean.
Mikel Jauregizar: ''Saiatzen naiz minutuak aprobetxatzen eta uste dut egin dudala''

Mikel Jauregizar: ''Saiatzen naiz minutuak aprobetxatzen eta uste dut egin dudala''

Bermeotar erdilari gaztea hasierako hamaikakoan zelairatu da, Athleticekin, San Mamesen, Valentziaren aurkako partidan. Jauregizarrek neurketa osoa jokatu du, eta lan ona burutu.

Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici

Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici

Talde zuri-gorriak Valentzia gainditu du erdilari nafarrak zuri-gorri gisa sartutako lehen golarekin. Partidak Alvaro Djaloren, Adama Boiroren eta Javier Martonen debuta ekarri du.
Athleticek Maite Valero fitxatu du

Athleticek Maite Valero fitxatu du

Nafarroako jokalari gaztea Osasunatik iritsiko da talde zuri-gorrira.
Unai Nuñez Athleticera itzuliko da, Celtak utzita

Unai Nuñez Athleticera itzuliko da, Celtak utzita

Talde zuri-gorriak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldi honen amaieran.
Alex Padilla: ''Lehenengo minututik garaipenaren bila etorri gara''

Alex Padilla: ''Lehenengo minututik garaipenaren bila etorri gara''

Athleticek 2-1 galdu du Bartzelonarekin Lluis Companys zelaian jokatutako EA Sports Ligako 2. jardunaldiko partida.

Athleticek galdu egin du Bartzelonaren etxean (2-1)

Athleticek galdu egin du Bartzelonaren etxean (2-1)

Lamine Yamalek aurretik jarri ditu kataluniarrak 24. minutuan, urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Sancetek banakoa egin du, penaltiz, 42.ean, eta Lewandowskik lortu du 2-1ekoa, bigarren zatian.
Vivian: ''Nicorena udako kulebroia izan da, eta lasai egon da''

Vivian: ''Nicorena udako kulebroia izan da, eta lasai egon da''

Dani Vivian Athleticeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du asteazken honetan, eta Nico Williams nola ikusten duen azaldu du. Denboraldi hasieraz ere mintzatu da.

Athleticek Kopa eskaini dio Begoñako Amatxuri

Athleticek Kopa eskaini dio Begoñako Amatxuri

Athleticeko lehen bi taldeek tradizioa bete dute, Begoñako amatxura bisita eginez. Oscar de Marcos eta Irene Oguiza kapitain gisa aritu dira, eta basilikara eraman dute joan den denboraldian lortutako kopa.

F Ligako euskal derbien datak

F Ligako euskal derbien datak

Athletic, Reala eta Eibar dira maila gorenean lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Hemen kontsulta ditzakezu noiz ariko diren elkarren aurka 2024-2025 denboraldian.
Levante-Athletic Club, Sevilla-Reala eta Eibar-Betis, F Ligako lehen jardunaldiko partidak

Levante-Athletic Club, Sevilla-Reala eta Eibar-Betis, F Ligako lehen jardunaldiko partidak

2024-2025 F Liga irailaren 7an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da. Zuri-gorriek eta txuri-urdinek etxetik kanpo ekingo dio denboraldiari; armaginek, aldiz, Ipuruan ekingo diote sasoiari.
Gorosabel: ''Oso pozik nago debutarekin eta partida gehiago jokatzeko nahian''

Gorosabel: ''Oso pozik nago debutarekin eta partida gehiago jokatzeko nahian''

Andoni Gorosabelek debuta egin du Athleticekin Getaferen aurka berdindutako partidan. Pozik azaldu da bere debutarekin, baina San Mamesen hiru puntuak eskuratu nahi zituztela nabarmendu du.

Athleticek Getaferen aurka berdinduta estreinatu du Liga, partida gogorra jokatuta (1-1)

Athleticek Getaferen aurka berdinduta estreinatu du Liga, partida gogorra jokatuta (1-1)

Bilboko taldeari asko kostatu zaio aurkariari min egitea, eta, Sanceten golarekin markagailuan aurrea hartu duen arren, ezin izan dio emaitzari eutsi eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan du.
Ernesto Valverde: ''Uste dut Nico Williams gurekin izango dela, baina nahiago dut tentuz jokatu''

Ernesto Valverde: ''Uste dut Nico Williams gurekin izango dela, baina nahiago dut tentuz jokatu''

EA Sports Ligan, ostegunean, Athletic-Getafe partida izango da; prentsaurrekoan, talde zuri-gorriaren entrenatzaileak adierazi du uste duela Nico Williamsek Bilbon jarraituko duela, baina nahiago duela "tentuz jokatu". Iruindarra deialdian sartu da.

Galarreta eta De Marcos min hartuta daude, eta ez dira izango Getaferen aurkako partidan

Galarreta eta De Marcos min hartuta daude, eta ez dira izango Getaferen aurkako partidan

Valverdek ezin izango du bi jokalarietako bat bera ere erabili ostegun honetan, San Mamesen jokatuko den neurketan.
Oihan Sancet: ''Helburuetako bat dut ahalik eta partidarik gehien maila altuan egitea''

Oihan Sancet: ''Helburuetako bat dut ahalik eta partidarik gehien maila altuan egitea''

Athleticeko jokalaria prest da ostegunean hasiko den denboraldi berrirako. EITBri adierazi dionez, 2023-24 denboraldian ezin izan zuen erregulartasuna izan; orain, Kopa irabazita, Europan jokatuko du, eta titulu gehiago nahi ditu.

Nico Williamsek Iker Muniain kapitainak zeraman ''10'' zenbakia jaso du

Nico Williamsek Iker Muniain kapitainak zeraman ''10'' zenbakia jaso du

Athletic Clubek Nico Williamsi eman dio azken denboraldietan Iker Muniainek eraman duen '10 'zenbakia. Aurrelari gaztea "harro" agertu da, eta Muniainen pareko "historia egiteko prest".

Hugo Rinconek eta Victor Paradak Mirandesen jokatuko dute utzita

Hugo Rinconek eta Victor Paradak Mirandesen jokatuko dute utzita

Biek jokatuko dute Hypermotion Ligan Miranda de Ebroko taldean.
Bibiane Schulze Athleticeko jokalariaren mezua, Alemaniarekin brontzezko domina lortu ostean

Bibiane Schulze Athleticeko jokalariaren mezua, Alemaniarekin brontzezko domina lortu ostean

Bibiane Schulze Athleticeko jokalaria pozarren agertu da Alemaniako selekzioarekin brontzezko domina lortu ostean Parisko Olinpiar Jokoetan.

Athleticek 2-1 galdu du Depor Abancaren aurka

Galiziarrek aurrea hartu dute Eva Diosen golarekin, eta Millenek hiru minutura sartu du bigarrena. Hala ere, David Aznarren taldeak pilak jarri ditu, aurkariaren areara heltzen hasi da, eta ordu erdira, Sanadrik 2-1ekoa egin du.

Athleticek itxura eskasa eman du Stuttgarten aurka galduta (4-0)

Athleticek denboraldiaurreko azken neurketa jokatu du, eta 4-0 galdu du Stuttgarten kontra. Iaz erakutsi zuen mailatik oso urruti ibili dira Valverderenak Bundesligako txapeldunordearen kontra jokatutako partidan.

Alvaro Djalok lesio muskular arin–ertaina du ezker hankako ondestean

Alvaro Djalok lesio muskular arin–ertaina du ezker hankako ondestean

Jokalari zuri-gorri berria ordezkatua izan behar izan zen Unai Emeryren Aston Villaren aurka Birminghamen jokatutako lagunarteko partidan.
Nico Williams Athleticen entrenamenduetara itzuli da

Nico Williams Athleticen entrenamenduetara itzuli da

Nico Williams Athleticeko jokalaria Lezamara bueltatu gainerako taldekideekin entrenatzera, nahiz eta hilaren 12an zuen itzultzeko hitzordua, Bartzelonara joateko aukerari buruzko zurrumurruz betetako uda baten ostean, Bilboko klubak bere sareetan zabaldutako irudietan ikus daitekeenez.

1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 4

Bartzelona 7 0 Valladolid
Athletic 0 1 At. Madril
Espanyol 2 1 Rayo Vall.
Valentzia 1 1 Vila-real
Leganes 0 1 Mallorca
Alaves 2 0 Las Palmas
Osasuna 3 2 Celta
Sevilla 0 2 Girona
Getafe 0 0 R. Sociedad
R. Madril 2 0 Betis

Futbola

1901etik 2023ra

Futboleko Errege Kopako palmaresa

  • Golak

    Golak

    Santander eta SmartBank ligetako laburpen bideoak eta jokaldirik onenak eitb.eus-en.

Athletic Club

Ofiziala

Athletic Cluben jokatzeko filosofia

Agur, San Mames

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena